Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Idoia Ibero: "Dispertsioa zer den erakutsi nahi diogu mundu guztiari"

2014-09-26

Idoia Ibero Sare herri mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu Gurean Gaur Elkarrizketa saioan. Pasa den asteburuan Bilboko Arenan egin zuten ekitaldiaren inguruan hitz egin dugu besteak beste. Gainera, mugimendua barrutik ezagutzeko aukera izan dugu.

bideoaren irudia
Auzipetuak: "Ez gara gure torturatzaileen areto berean egongo"

2014-09-26

28 gazte auzipetuek prentsaurrekoa eskaini dute Loiolako basilikaren aurrean. Ertzantzak astelehenean izandako jarrera salatu dute, baita "epaiketatik itzultzean poliziek jazartu" izana ere. Horrez gain, epaiketan ikomunikazioan zehar parte hartu zuten polizien deklarazioetan ez egotea dela euren asmoa jakinarazi dute.

bideoaren irudia
IDEMtitateak | Emakumea eta kartzela

2014-09-25

Kartzelan ematen diren harreman pertsonal zein sexualak, kanpoan dagoen bikoteari ezartzen zaizkion rolak, emakume presoen estigmatizazio bikoitza, guraso izatearena kartzelan, kartzelen arkitektura androzentrikoa eta beste izango dugu hizpide. Aipaturiko gaiez hitz egingo dugu Oihana Etxebarrieta, Edurne Bengoetxea eta Maria Ruiz emakumeekin.

bideoaren irudia
28 gazteen aurkako epaiketaz

2014-09-24

Astelehenean hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean Segiko kide izatea egotzita 28 gazteren aurkako epaiketa. Tortura salaketak egin dituzte lehenengo egunetan, eta horretaz aritu gara. Baita abortoaren lege erreforma bertan behera uzteaz ere. Gurekin izan ditugu Ion Telleria Naiz-eko kazetaria, Koldo Bilbao EGIko kidea eta Mikel Serrano Zumarragako alkate eta PSE-EEko kidea.

bideoaren irudia
"Zer da Sare?". Herritarrek erantzun diote galderari

2014-09-24

Sare herritarra aurkeztu zuten joan den astean. Baina, zer da zehazki Sare? Galdera hori erantzun nahian hainbat herritarrekin bildu gara eta bideo honetan jaso ditugu euren iritziak.

bideoaren irudia
Joseba Permach: "Helegitea datozen hilabeteetan aurkeztuko dugu; erabakia urtebetera jaso dezakegu"

2014-09-24

Herriko tabernen ebazpena udan kaleratu zuten, auzipetu bakoitzak jaso ostean helegitea jarriko dute orain. Auzia zein egoeratan dagoen kontatu digu Joseba Permach auzipetuak.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ