Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
EAJk eta PSE-EEk bat egin dute autogobernuaren inguruko lantaldea eratzeko

2014-02-20

EAJk eta PSE-EEk bat egingo dute Eusko Legebiltzarrean autogobernuaren inguruko lantaldea eratzeko. EAJk azken unean erabaki du EH Bildurekin adostuta zeukan testua albo batera utzi eta beste proposamen bat hitzartzea sozialistekin. Pernardo Barrenak gogor kritikatu du EAJren azken uneko aldaketa hori. Adierazi duenez, ez da inondik ere ulertzen EAJk erabakitzeko eskubidearen kontrako posizioa agertu duen alderdi politiko batekin akordioa egitea EH Bildurekin akordioa apurtzen duen bitartean.

 

bideoaren irudia
Idoia Nieves izango da ikerketa batzordean azalpenak ematen lehena

2014-02-18

Lourdes Goikoetxea Ekonomia kontseilariaren kontra eginiko salaketa aztertuko duen batzordea osatu dute Nafarroako Parlamentuan. Bertan azalpenak ematen lehena Idoia Nieves izango da. Ostiralean egingo du. Lourdes Goikoetxeak berrriz astelehenean emango ditu azalpenak eta Yolanda Barcinak, asteartean hitz egingo du batzordean. Horrez gain ikerketa batzordeko presidentea Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramailea izango dela erabaki dute gaur.

bideoaren irudia
Armagabetze zurrumurruen aurrean zuhurtzia eskatu du Lokarrik

2014-02-18

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak aste honetan bertan Euskal Herrira egingo duen bisitaren aurrean, ugaritzen ari dira ETAren balizko desarme baten inguruko zurrumurruak. Egiaztatzaileak ostiralean datoz Euskal Herrira, eta, hainbat iturriren arabera, orduan eman lezakete ETAren keinuaren berri. Lokarrik zuhurtziaz jokatzeko eskatu du.

bideoaren irudia
"Auzo eta Herriak Donostia Indartzen" ekimena abian da berriz ere

2014-02-17

Donostiako Udalak herritarren parte hartzea sustatzeko asmoz, martxan jarriko du berriz "Auzo eta Herriak Donostia Indartzen" ekimena. Auzoz auzo bilerak egingo dituzte herritarren beharrak zeintzuk diren antzemateko. Aurten, gainera, jarraipena egiteko web orrialde berezia sortu dute.

bideoaren irudia
PPk eta PSOEk aurkeztu nahi duten inkonstituzionaltasun errekurtsoa kritikatu du EAJk

2014-02-17

Aitor Esteban Espainiako Kongresuko EAJko bozeramaleak gogor hitz egin du PPk eta PSOEk Autonomia Estatutuen erreformarako berreskuratzea adostu duten inkonstituzionaltasun errekurtsoaren kontra. Errekurtso hori lege proposamen baten bidez aztertuko da bihar Kongresuko Osoko Bilkuran.

bideoaren irudia
Txente Rekondo: "Europako hauteskundeetan izar mediatiko bat egongo da: eskuin muturra"

2014-02-17

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Txente Rekondo Nazioarteko gaietan aditua izan dugu. Mundura egin dugu, gertatzen denari errepaso bat emateko. Venezuela eta Siriako gatazkei tartea eskaini diegu. Italiak bizi duen egoera ere aztertu eta Ceutako etorkinen ezbeharra ere gogora ekarri dugu. Baina, batez ere, maiatzeko Europako Hauteskundeetaz aritu gara.