Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Gurean Gaur: Diadak biharamun politiko handia eragin du

2017-09-12

Milioi bat lagun bildu ziren atzo Bartzelonako kaleetan Kataluniaren independentziaren alde urriaren 1eko herri galdeketaren bezperetan. Mobilizazioaren indarrak ondorio eta erreakzio politiko ugari eragin ditu. Hortaz gain, 4000 lagun bildu dira Baionan Macronen lan erreformen aurka eta aurtengo Bertso Txapelketa Nagusia aurkeztu dute. Hauek eta beste hainbat, Gurean Gaur albistegiaren gaueko edizioan.

bideoaren irudia
Kataluniako Diada: irudirik ikusgarrienak

2017-09-12

Kataluniako Diada eguna jarraitu dugu Bartzelonatik zuzenean. Bideo honetan bildu ditugu eguneko irudirik ikusgarrienak.

 

bideoaren irudia
Kataluniako Diadaren ekitaldi nagusia

2017-09-11

Ehunka milaka herritarrek hartu dute parte Kataluniako Diada dela eta Bartzelonan deitutako mobilizazioan. Urriaren 1ean egitekoa den independentziaren inguruko herri galdeketa hauspotzeko ekimena izan da. ANC-ko presidente den Jordi Sanchezek "irrien iraultza" bezala definitu du Katalunian gertatzen ari dena. Ekitaldi osoa bertan ikusgai.

bideoaren irudia
Gurean Gaur Berezia Bartzelonatik: Diada, lore eskaintza eta adierazpenak

2017-09-11

Hamaika Telebista 2017ko Diada-ren jarraipen berezia egiten ari da. Bartzelonatik bertatik, albistegi bereziak osatu ditugu, giroa, elkarrizketak eta adierazpenak jasoz. Lore eskaintza ekitaldian, hainbat politikarekin egoteko aukera izan dute gure lankideek.

bideoaren irudia
Kataluniako Diada eguna goizez

2017-09-11

Zuzeneko jarraipena eskainiko diogu kataluniako Diada egunari. Hementxe goizeko 11:30etan emititu duguna.

Azken orduko albisteak emango ditugu 9:30ean, 11:30ean eta 13:00ean, eta zuzeneko saioa egingo dugu 14:30etatik aurrera #LaDiadaDelSi ekitaldian. 

bideoaren irudia
Kataluniako erreferendumaren aldeko ekitaldia

2017-09-02

Kataluniako erreferendumaren aldeko ekitaldia ospatu dute irailaren 2an Bilboko Kafe Antzokian. Zelai Nikolas (Gure Esku Dago), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Joseba Egibar (EAJ-PNV), Jordi Sànchez (ANC), Joan Tardà (ERC) eta Jordi Turull (Generalitat de Catalunya) izan dira hizlariak.