Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Generalitatearen "egonkortasuna" bermatu dute JxC eta ERCk

2018-10-05
Diputatu kargugabetuen boto delegazioaren tramitazioak kolokan jarri du JxCren eta ERCren arteko gobernu akordioa. Ezohiko bilera baten ondoren ados jarri dira, eta "egonkortasuna" bermatu dute. Espainiako Auzitegi Goreneko ebazpenak heldu arte, "gutxienez", Kataluniako Generalitateak batasunari eutsiko diola esan dute Quim Torra presidenteak eta Pere Aragones presidenteordeak. Ebazpenak legealdiko mugarritzat jo dituzte, baina bitartean, beren arteko koordinazioa hobetuko dela esan dute.
bideoa prestatzen
Gipuzkoako obra publikoetan klausula sozialak errespetatzen ez direla salatu dute EH Bildu eta Ahal Duguk

2018-10-05
Imanol Lasa diputatuak gaur Zubietako errauste plantara egitekoa zen bisita ofizial bat bertan behera utzi izana ere salatu dute.
bideoa prestatzen
Indarkeria sistema denean

2018-10-04
Sistema judiazialean eta politika publikoetan indarkeria sexistaren aurrean hartzen diren neurriak analizatu dituzte Mila Amurrio, Alba Fatuarte, Naia Torrealdai eta Garbiñe Biurrunenek.
bideoa prestatzen
Okupazioa zilegi dela aldarrikatu eta larunbateko manifestazioa babestu dute Gasteizko hamarnaka eragilek

2018-10-04
p>60 eragilek baino gehiagok “zentsura” gisa hartu dute larunbat honetarako antolatutako Okupatu Gasteiz Egunari Gasteizko Udalak trabak jarri izana, eta egun horretarako antolatutako manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Zehazki, hausnarketa hori jasotzen duen manifestua sinatu dute.

Okupatu Gasteiz Egunean, hiriko lau eragileren urteurrena ospatuko dute: Hala Bedi irratiak 35 urte bete ditu aurten, Gasteizko Gaztetxeak 30, Auzolana pilotalekuak 10 eta Errekaleorrek 5. Gasteizko Udalak, ordea, espazio publikoa okupatzeko baimena ukatu die. Horretarako, besteak beste, argudiatu du ekinbidearen izena ekintza ilegaletarako dei gisa uler daitekeela.

Ba babesa adierazteko hamarnaka eragilek egindako agerraldian, argi utzi dute beren aldarrikapenak plazaratzeko okupatzen dutela espazio publikoa eta horren bidez bultzatzen dutela eraldaketa soziala. Hain justu, ideologia edozein dela ere, okupazio hori zilegi dela aldarrikatu dute. <7p>

Hori dela eta, salatu egin dute Gasteizko Udalak espazio publikoaren erabilpena debekatu izana, eta alderdikeriaz jokatzea leporatu diote. Manifestuaren sinatzaileek Okupatu Gasteiz Eguneko manifestaziora joateko eskatu diete herritarrei. Larunbat eguerdirako jarri dute zita, eta manifestaziora batuko diren lau zutabe aterako dira hiriko hainbat gunetatik.

bideoa prestatzen
Hernaniko gobernantza alternatiboa ezagutu dute Europa hegoaldeko eta Latinoamerikako hainbat lagunek

2018-10-04

Europako hegoaldeko eta Lati¬noamerikako eragileen bisita izan dute Hernanin. Ekonomia herrikoi baterako alternatiben inguruko nazioarteko ikastaro batera etorri baitira Euskal Herrira, hainbat herrialdetako ordezkariak. REAS Euskadik, EHUko Parte Hartuz Ikerketa Taldeak eta Paz con Dignidad OMAL elkarteek di¬na-mizatutako ikastaroaren barnean kokatu da Hernaniko bisita, bertan abian dauden proiektuak ezagutzeko.

Hernaniko Udalean harrera egin diete, hasteko, eta udalgintzan abian dituzten programez azalpenak eman dizkiete. Luis Intxauspe alkatearen hitzetan, hori delako ekonomia eredu sozial eta eraldatzailea, herritarren beharrak asetzeko antolaketa eredua.

Hernaniko kasuan, ahalegina egiten ari dira udalaren gobernantza ereduan gizartearen beharrak modu integralean kontuan hartzeko eta partaidetza sustatzeko.

Nazioarteko ikastarora Uruguaitik etorritako Daniela Osoriori interesgarrai iruditu zaio gobernantza eredu horrekiko apustua. Uruguaiko Unibertsitateko irakaslea da bera. Erronka gisa ikusten ditu Hernaniko Udalak sustatutako partaidetza, baita instituzioen eta gizarte mugimenduen arteko harremana ere.

Udaletxeko harreraren ondoren, Iturola gunea bisitatzeko aukera izan dute nazioarteko ikastaroko partaideek. Intxauspe alkatearen hitzetan, ekonomia sozial eraldatzailerako formazioa eskaintzeko gunea da, baina baita elkarlanerako komunitatea ere.

Andoni Egia Tokiko Ga¬rapenerako teknikariaren arabera, berriz, Iturolan sustatzen diren proiektuek sortzen duten balioa eskualdeko ehun sozialera bideratzea gunearen funtzioa, besteak beste.Funtsean, gobernantzarako eta kudeaketarako eredu alternatiboak badaudela erakusteko baliatu du Hernaniko Udalak nazioarteko ordezkariek herrira egindako bisita.

bideoa prestatzen
Nafarroako zenbait funtzionario mailaz igoko dira, LAB, UGT eta CCOOek Foru Gobernuarekin sinatutako akordioari esker

2018-10-04
Nafarroako Gobernuak funts gehigarrien banaketarako akordioa sinatu du LAB, UGT eta CCOO sindikatuekin. Akordioaren bidez, zenbait langile publiko mailaz igoko dira, urte luzez egindako aldarrikapenei erantzunez. Aurka azaldu dira Satse, SAE, ANPE eta SNM sindikatuak, hitzarmenak ez duelako hobetuko langile guztien egoera. Beaumont kontseilaria pozik agertu da akordioarekin, baina adierazi du ez dela nahiko eta lanean jarraituko dutela.