Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Gurean Gaur #M7Erabaki: "Iraultza demokratikoaren hasiera"

2017-05-07

62.000 lagunek hartu dute parte Gure Esku Dagok Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan deitutako 52 herri galdeketetan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko olatuak orain arteko hausporik handiena jaso du eta esparru sozial ezberdinetako pertsonek hartu dute parte. Hamaika Telebistak zuzeneko saioa eskaini du Beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean.

bideoaren irudia
Arnaldo Otegi: "Sedukzioa eta gehiengoak eraikitzea dira behar ditugunak".

2017-05-05

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak estrategia independentistari buruz hitzaldia eman du Oiartzunen Ekhiñe Atorrasagasti Hamaika Telebistako kazetariak gidatuta. Atorrasagatik independentismora erakartzeko gakoei buruz galdetu dio ezker abertzaleko buruzagiari.

bideoaren irudia
GERNIKA | 80. urteurreneko saio berezia Astratik

2017-04-28

80 urte igaro dira Gernika bonbardatu zutenetik. Hamaika Telebista bertan izan da urteurrenaren egunean, eta saio berezia egin dugu Astra Kulturarako Fabrikatik. Gonbidatu berezien lekukotza eta iritziekin osatu dugu duela 80 urteko erasoaren kontakizuna.

bideoaren irudia
GERNIKA | Julio Onaindiaren testigantza bonbardaketaren 80. urteurrenean

2017-04-28

Hamabi urte zituen Julio Onaindiak Gernika bonbardatu zutenean. Astra Kulturarako Fabrikan elkarrizketatu dugu bere lekukotza jasoz.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Frantziako hauteskunde presidentzialen analisia

2017-04-26

Iñaki Soto (Gara), Martxelo Otamendi (Berria), Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa) eta Teresa Toda kazetariak Frantziako hauteskunde presidentzialen analisia egin dute.

bideoaren irudia
Joseba Asironek ere eraman zuen Korrikaren lekukoa

2017-04-12

Iruñeko Udaleko ordezkariek ere eraman zuten Korrikaren lekukoa, Joseba Asiron buru. Gertaera historikoa izan zen, Iruñeko alkate batek Korrikaren lekukoa eramaten duen lehen aldia izan baitzen.