Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Nafarkaria 2017/03/22

2017-03-24

ETAren armagabetzearen iragarpenaren biharamuneko erreakzioak izan ditugu aste honetako albiste. Eremu ez-euskaldunean gero eta herri gutxiago izanen direla ere jaso dugu eta pentsioen inguruan Herri Ekinaldi Legegilea parlamentuan aurkeztu dutela, besteak beste.

bideoaren irudia
J.F. Azurmendi: "Armak "justiziaren eskuetan" utzi behar direla?"

2017-03-23
Jose Felix Azurmendi kazetariak ETAren armagabetzearen inguruko analisia egin du, baita egunotan entzundako hainbat adierazpen desmuntatu ere.
bideoaren irudia
Armagabetzea eta erabakiaren kultura

2017-03-22

ETAren armagabetzean eragile bakoitzak izango duen papera eta herri-galdeketen dinamika kultura politikoan izaten ari den eragina aztertu ditugu Arantza Gutierrez, Joxe Felix Azurmendi eta Estitxu Garairekin.

bideoaren irudia
Sandra Barrenetxea: "Hori izan zen mahai gainean jarri ninduena, hori, autokoa da, izkinan dagoena, deklarazioa hartu zidana"

2017-03-15
Lau guardia zibiletatik hiruk nola torturatu zuten kontatu du Sandra Barrenetxeak. Malkotan, arnas estuka, atsedena ere behar izan du, baina xehetasun osoz azaldu du Guardia Zibilaren esku pairatu zuena. Akusatuen eserlekuan eserita zeuden lau guardia zibiletatik hiru identifikatu ditu: "Hori izan zen mahai gainean jarri ninduena, hori autokoa eta iizkinan dagoena deklarazioa hartu zidana da"
bideoaren irudia
Tortura: Sandra Barrenetxearen lekukotza Guardia Zibilaren aurkako epaiketan

2017-03-15

Sandra Barrenetxeak, malkoei ezin eutsiz, atxiloketa eta inkomunikazio garaian pairatutako tratu txarrak deskribatu ditu: "Poltsa egiten ari zirela, bat gainean jarri zitzaidan, metalezko objektu bat eskutan, bortxatu egingo nindutela esan zidan" adierazi du Barrenetxeak eta akusatutako hiru guardia zibil ezagutu ditu.

Hunkituta deklaratu du Barrenetxeak bera torturatzea leporatuta lau guardia zibilen aurka Bilbon burutzen ari den epaiketan. 

bideoaren irudia
Samara Velte: "Justiziak zentzu demokratikoaren kontra egiten duenean, behar bada, justizia bera da aldatu behar dena"

2017-03-15

Berriako kazetariak  Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigauren kontrako ebazpena analizatu du.