Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoaren irudia
IDEMtitateak | Etxeko langileen errealitatea

2014-10-30

2012ko araudi berriak gizarte segurantzaren baitan murgildu bazituen ere, emakumeak nagusi diren zaintzaileen lanbide honetan, sakoneko eta egiturazko arazoa konpondu gabe dago. Horri buruz aritu gara Zaloa Ibeas LABeko emakumeen saileko buruak eta Isabel Otxoak, Lan Harremanen Zuzenbideko irakasle eta Etxeko Langileen Elkarteko kideak.

bideoaren irudia
EH 11 Kolore aniztasunaren aldeko ekimena izan dugu hizpide

2014-10-28

Euskal Herria askotariko sorlekuetatik etorritako pertsonek osatzen dute. Aniztasun horrek herriari ematen dion aberastasuna aldarrikatzeko sortu zen 2012. urtean Euskal Herria 11 Kolore ekimena. Xabier Mendiguren bozeramaileetako batekin izan dugu solasaldia Euskal Egitura saioan.

bideoaren irudia
Iñaki Errazkin: "Zaborren kudeaketan zikina ez da hondakina izan, politika baizik"

2014-10-28

Gurean Gaur Elkarrizketa saioan Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua izan dugu. Aldundiak bizigabetutako materia Zestoako Osinbeltz arrobian kokatzea erabaki ostean sortu diren tirabiren inguruan aritu gara hizketan eta zalantza guztiak argitu ditugu berarekin.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Euskal Herriko biztanleriaren jatorria eta aniztasuna

2014-10-28

Datozen lau saioetan Euskal Herriko egiturazko beste gai bati eutsiko diogu Euskal Egituran: biztanleriaren jatorriari. Askotariko sorlekuetatik etorritako pertsonek osatzen dute gure herria. Aniztasun horren garrantzia azpimarratu eta aldarrikatzeko jaio zen 2012. urtean Euskal Herria 11 Kolore ekimena, eta Xabier Mendiguren bozeramaileetako batekin egin dugu elkarrizketa.

bideoaren irudia
Dokuteka | "Emakumeak lurraren defentsan": elikadura burujabetzaz

2014-10-25

Supermerkatura sartu eta zenbatetan galdetu diozue zuen buruei eskuan duzuen tomatea nondik datorren? Zer jaten dugu? Horri buruzkoa da "Emakumeak lurraren defentsan" izeneko dokumentala. Lan honetan, zenbait herrialdetan zehar egindako bidaiari esker, elikadura burujabetza, ingurumena eta lurraldea defendatzeko esperientziak lantzen dira. Bertan Nikaragua, Bolivia edota Euskal Herriko emakume baserritarren ahotsak jasotzen dira, lurraren defentsa aldarrikatzen duten emakumeen ahotsak, hain zuzen ere.

bideoaren irudia
LOMCE legea sirimiria bezala iritsi da

2014-10-24

2014-2015 ikasturtea aldaketaz beterik dator. LOMCE legearen ezarpenaren lehenengo ikasturtea hasi da, Eusko Jaurlaritzatik eta Nafarroako Gobernutik lasaitasun mezuak bidaltzen badituzte ere, Hezkuntza komunitatea ozen aldarrikatzen ari da azken hamarkada luzeetan inposatu den legerik gogor eta atzerakoiena jada abian dela, eta hurrengo urteetan erabat garatzeko arriskua dagoela.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ