Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Nafarroa Oinez 2018rako dena prest

2018-10-17
Dena prest dago jada aurtengo Nafarroa Oinez ospatzeko. Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak antolatu du eta jaialdi inklusiboa egin nahi izan dute, behar bereziak dituzten pertsonendako ere bideratutakoa, alegia. 4 kilometro eta erdiko ibilbidea izanen da eta egitarau zabala prestatu dute adin guztietako lagunei zuzenduta; besteak beste, Zartako-k, Anita Parker eta Oihan Vega izanen dira.
bideoa prestatzen
Immigrazioa Euskadirentzat arazo gisa nabarmen murriztu da %12,6tik %7,7ra jeitsi da

2018-10-17
Ikuspegiren 2018ko barometroaren arabera, euskal gizartearen iritziz, immigrazioa ekonomiarako eta lan-merkaturako eragile positiboa da. Aurkeztutako datuen arabera 2018an ehuneko 12tik ehuneko 7ra jaitsi da immigrazioa arazo gisa Euskadirentzat. 2107 barometroak baino datu positiboak dira, adierazle makroekonomiakoen suspertzearekin eta atzerriko immigrazioarekiko iritzi optimista eta aldekoekin bat dator.
bideoa prestatzen
Mugimendu antiespezistaren hazkundea

2018-10-16
Sortu berri den NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboko bozeramailearekin izan gara taldeak, zenbait hiltegitan infiltratuta, egindako ikerketa lana ezagutzeko. Bestetik, Hutsun Txalaparta taldeak bere lehenengo diskoa kaleratuko du eta horren sorreraren inguruan hitz egin dute elkarrizketan.
bideoa prestatzen
Emakumeon mundu martxaren XI. nazioarteko topaketak ospatuko dira Bilbon

2018-10-16
2017an emakumeen mundu martxaren karabana Euskal Herritik pasatu ondoren, aurten hamaikagarren nazioarteko topaketak ospatuko dira Bilbon, eta honen aitzakiapean antolatuko dute feministon herria eguna, urriak 27an Bilboko Areatza plazan Urriak 22tik 28ra, ospatuko diren Emakumeen mundu martxaren XI. nazioarteko topaketetan 42 herrialdetako emakumeak egongo dira bilera itxiak egiten, baina Euskal herriko emakumeen mundu martxak egitarau paraleloa antolatua du, kasu honetan irekia izango da.
bideoa prestatzen
Gertaeratik 6 urtera hasi da Iñigo Cabacas auziaren epaiketa

2018-10-15
Sei Ertzaina eseri dira akusatuen eserlekuan 2012an erahildako Iñigo Cabacas gaztearen epaiketan. Familiak eta lagunek egia ezagutzea, erreparazioa, ez errepikatzearen bermea eta justizia eskatu dute.
bideoa prestatzen
Gaur duela bederatzi hilabete hasi zituzten pentsiodunek euren mobilizazioak

2018-10-15
Urtarrilaren 15etik daude kalean pentsiodunak. Bederatzi hilaebete geroago jarraitzen dute Bilboko zein beste hainbat herrietako kaleak hartzen astelenero. Gaurkoan Bilbon Madrilgo kongresuan aurrekontuetarako eman den Unidos Podemos eta PSOEren arteko akordioa baloratu dute, besteak beste.