Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoaren irudia
Aizank! | Genero berdintasuna gazteen ikuspegitik

2013-11-05

Aizank!-en bigarren saioan, genero berdintasunaren inguruan eztabaidatu dugu gazteekin. Gainera, Andoaingo Lorratzak taldearekin ere izan gara, euren lehen pausuak gertutik ikusi ditugu eta hainbat kantu ere jo dizkigute. Donostiako emakumeen etxean, ordea, Lahia-Nahia elkartean izan gara eta nola ez, agenda, lehiaketa eta musika ere izan ditugu!

bideoaren irudia
Aizank! | Goazen saioari ekitera!

2013-10-29

Aizank!-en lehenengo saioan, gazteekin teknologia berriek eragin dezaketen dependentziaren inguruan hausnartu dugu. Elkarrizketaren atalean, Alex Uranga eta Beñat Elosua bodyboardlariekin elkartu gara eta  erreportajeari dagokionez, Donostiako Txantxarreka gaztetxera hurbildu gara. Agenda, lehiaketa eta musika ere izan ditugu!

bideoaren irudia
Gorka Moreno: "Iritzi publikoak baldintzatu du Europak etorkinen aurkako neurri zorrotzak hartzea"

2013-10-28

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendariarekin izan gara inmigrazio politikoen inguruan hausnartzeko. Zeintzuk dira Europan gai honi buruz dauden hutsuneak, eta erronkak Euskal Herrian? Galdera horiei erantzuna ematen saiatu gara.

bideoaren irudia
Autobus zerbitzua hobetzeko prozesua abian da

2013-10-25

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzua hobetzeko prozesua jarri du martxan. Lau fase izango ditu guztira, eta lehenengoarekin buru belarri dabiltza. Jendearen parte hartzea eta iritzi bilketa du oinarri. Xehetasun guztiak Larraitz Ugarte Gipuzkoako mugikortasun eta azpiegitura diputatuak eman dizkigu.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Enpresen demografia eta Orkestra

2013-10-23

Euskal Herriko enpresa demografia aztertu dugu. Batez ere, azken bost urtetan sortu eta itxi diren establezimenduen inguruan, hauen jarduera adarra zein den, teknologia maila, jatorria… horretaz guztiaz eta gehiago landu dugu. Elkarrizketaren atalean, berriz, Mari Jose Aranguren izan dugu, Orkestrako, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerketa zuzendaria. Arangurenek enpresen tamainak eta kokalekuak hauen lehiakortasunean duen eraginaz azalpenak eman dizkigu.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Adin piramidea eta Bai Euskarari ziurtagiria

2013-10-17

Euskal Herriko demografiak duen adin piramidea aztertu dugu, izan ere, bizi dugun egoerak bi adin piramide desberdin uzten dizkigu, Hegoaldekoa, lorontzi formakoa eta Iparraldekoa, estuagoa. Elkarrizketaren atalean, Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriko kidea izan dugu. Enpresarean jardunaldiaren berri eman digu eta Bai Euskarari ziurtagiriak nola funtzionatzen duen azaldu digu, besteak beste.