Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Erraustegiaren auzian konponbidea bilatzeko eskatu die EH Bilduk EAJri eta PSEri

2018-10-11
Espainiako Kontuen Auzitegiko ebazpena kaleratu eta biharamunean, EH Bildu koalizioak zuzenketa eskatu die EAJ eta PSEri. Epai horretan, auzitegiak arrazoia eman baitie Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohiari eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohiari. Eta txalo artean hartu dituzte biak agerraldira babesa adieraztera bertaratu diren EH Bilduko Gipuzkoako ordezkariek.
bideoa prestatzen
Esako urtegirako II. martxa iragarri dute, urtegiaren segurtasun eza salatzeko

2018-10-11
Esako urtegirako II. martxa iragarri dute urriaren 28rako, urtegiaren eskuin hegalean mugimenduek jarraitzen dutela eta horrek eragiten duen segurtasun eza salatzeko. Atzokoan jakitera eman zuen Foru Gobernuak urtegiaren eskuineko mendi-hegalaren egonkortasunari buruzko azterketa lanak esleitu direla, hazteko obren ondorioz urtegiak duen segurtasun maila ebaluatzeko.
bideoa prestatzen
"Engainatuta", argazkiak biluzik atera zizkielako, epaitegietan salatu dute hamar emakumek Haritz Varela

2018-10-10

Hamar emakumek auzitara jotzeko erabakia hartu dute, salatu dutenez, Haritz Varelak «engainuz» argazkiak biluzik atera zizkielako. Iazko uztailean atera zen kasuaren berria. Sortuk jakinarazi zuen Donostiako «militante ezagun bat» bota egin zuela, bere postua baliatuta neska gazteei argazkiak biluzik egin zizkiela eta. Donostiako Piraten mugimenduko partaide ere bazen Varela eta handik ere bota zuten. Argazkiak egin zizkien emakume horietako batzuek salaketa ipini dute orain, eta martxan da prozedura: jakinarazi dute deklaratzera deitu dutela akusatua. Hamar emakumek jo dute epaitegira, baina azaldu dute askoz gehiago direla eraso horiek jasan zituztenak: 40 neska inguru.

Varela kanporatu zuela jakinarazi zuenean, Sortuk salatu zuen ezker abertzalean zeukan «erreferentzialtasuna» erabili zuela neskengana hurbiltzeko eta «engainua» egiteko. Hori berretsi dute salatzaileek ere, erasotzaileak baliatu egin zuela emakume horiek harekiko zuten konfiantza. Argi dute, ordea, egoera salatu eta horri aurre egiteagatik ez dutela ezer txarrik egin eta salaketarako pausoa eman nahi duten gainerako erasotuei ere beren babesa adierazi diete.

Salaketa jarri eta epaitegietara jotzeko bidea ez dela erraza izan ere salatu dute, bide batez, epaitegien izaera matxista eta eraso sexistei ematen dieten trataera desegokia ere jarri dituzte jopuntuan. Horrez gain, erasoa salatu ondoren, egoera deserosoei ere egin behar izan diete aurre: haien hitza zalantzan jarri dutela sentitu dute, asko bakarrik sentitu dira, berriz ere biktimizatu dituztela sentitu dute edota administrazio arloko oztopoekin topo egin dute.

Orain, ordea, aurrera begira jartzeko asmo irmoa erakutsi dute. Jakitun dira eraso matxistak jasateko arriskua izango dutela aurrerantzean ere, gertuko espazioetan eta gizartekoetan, oro har. Baina orain arteko bidea elkarrekin egin izanak indartu ditu eta horri eutsiko diete.

bideoa prestatzen
Euskararen lege berriak nafar guztien hizkuntza-eskubideak bermatu behar dituela defendatu du Behatokiak

2018-10-10
Nafarroako euskararen lege berriak nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatu behar dituela nabarmendu dute batzorde berezian parte hartu duten eragile guztiek. Izan ere, Hizkuntz-Eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik salatu duen bezala, egungo legeak eskubidea aitortzen badu ere, ez du bermatzen beteko denik.
bideoa prestatzen
Intsumisioaren parkea dauka Iruñeak

2018-10-09
Intsumisioaren aitortza egin du Iruñeko Udalak mugimenduak bultzatu zuen desmilitarizatutako gizarte baten aldeko konpromisoagatik. Intsumisoetako bat izan zen Juan Kruz Lakasta eta berak bizitakoa kontatu digu elkarrizketa batean. Bestetik, Nafarroan euskaraz bizi ahal izateko hausnarketak jaso ditugu hiru nafarren bizipenak eta Behatokiko Garbiñe Petriatik egindako ekarpenak batuz.
bideoa prestatzen
Patxi Zamorak berretsi du bere kaleratzea mendeku politikoa izan zela

2018-10-09
Patxi Zamoraren kaleratzea mendeku politikoa izan dela berretsi du Kontuz elkarteak. Gaurkoan jakitera eman dutenez, Guardia Zibilaren aginduz kendu zioten Zamorari hegan egiteko baimena. Zehazki, "aire segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen inguruneen gertukoa" izatea leporatzen ziotela jakin elkarteak, epaitegietan lortutako txostenean agertzen denez. Hain kalifikazio larriak justifikatzeko frogarik ez dagoela salatu du Zamorak.