Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Aurrerapena: Oihana Etxebarrietari, Jaizkibel konpaniako kapitainari, egindako elkarrizketa

2018-09-05
Irailaren 8an, urtero moduan, Hondarribiko alardea ospatuko dute. Hamaika Telebistak Oihana Etxebarrieta elkarrizketatu du, Jaizkibel konpaniako kapitaina. Egungo egoeraz, iraganaz eta etorkizunera begirako erronken inguruan aritu gara. Bihar, elkarrizketa osoa ikusgai.
bideoa prestatzen
Euskara Nafarroa osoan ofiziala izateko eskatzeko manifestazioa deitu du Kontseiluak

2018-09-05
Euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin manifestazioa deitu du Kontseiluak urriaren 27rako Iruñean. “Euskara ofiziala Nafarroa osoan behingoz” lelopean burutuko da mobilizazioa, ofizialtasuna eskatzearekin batera, zonifikazioa gainditzeko beharra eta nafar guztien hizkuntza eskubideak berma daitezen eskatuko du. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok adierazi duenez, Euskararen Lege berria lantzen ari den abagunea probestu behar da bultzada berria emateko.
bideoa prestatzen
Erraustegiaren bigarren fasea eraikitzea sinatuta, giza katea deitu du aurkako mugimenduak iganderako

2018-09-04

Zubietako errauste plantaren bigarren fasea eraikitzeko eta ustiatzeko kontratua sinatu dute GHK eta FCCk. Legealdia amaitu aurretik nahi zuen Foru Aldundiak azpiegitura martxan, eta badirudi ez dela horrela izango. Baina Jose Ignacio Asensio GHKko presidente eta Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak iragarri du “urtebetean” prest egongo dela.

Ba hain justu, azpiegutura martxan jartzea geldiarazi nahi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, eta giza kate bat egiteko deia egin die herritarrei iganderako, Kontxako Banderako gizon eta emakumezkoen proben artean. Deitzaileek adierazi dute alternatibak badaude, eta osasun, ekonomia eta ingurumen ikuspuntutik argudiatu dute geldiarazteko beharra. Gainera, azpimarratu dute ez dela bere osotasunean erabiliko; ez behintzat, Gipuzkoako hondakinekin. Gehiengo sindikalak, Batzar Nagusietako oposizioko alderdi politiko gehienek eta talde ekologistek bat egin dute deialdiarekin.

bideoa prestatzen
Errauste plantaren lanak aurrera, eta herritarrek planto

2018-09-04
Zubietako errauste plantaren bigarren fasea eraikitzeko eta ustiatzeko kontratua sinatu dute GHK eta FCCk, eta hain justu, azpiegutura martxan jartzea geldiarazi nahi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, eta giza kate bat egiteko dei egin die herritarrei iganderako.
bideoa prestatzen
AEK-k joan den ikasturteko ikasle kopurua handitzeko helburuarekin ireki du aurtengo matrikulazio kanpaina

2018-09-04
AEK-k joan den ikasturteko ikasle kopurua handitzeko helburuarekin ireki du aurtengo matrikulazio kanpaina. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, 12.300 ikasle izan zituzten pasa den urtean eta hortik gora biltzea da aurtengo xedea. Izena emateko epea irailaren bukaerara arte egongo da irekita eta jendea erakartzeko, irailaren 18ko astean 70 euskaltegik baino gehiagok ateak zabalduko dituzte euskara klase bat erakusteko. Gainera, Arratian eta Ermuan bi euskaltegi berri ireki dituztela iragarri dute, denera 100 zentro baino gehiago Euskal Herri osoan.
bideoa prestatzen
Mikel Garciandia: "Fedea, berez, esperientzia bat da"

2018-09-03
Irailaren 9an, 21:00etan, Zamartzen bizi diren bi apezekin ariko gara sukaldean. Joxe Antonio sukalde lanetan dabilen bitartean, jendearekin egotea eta jendeari laguntzea bokazioa duen Mikel apeza, fededunek duten munduaren ikuspegia azalduko digu.