Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Hilketa matxistatzat jo dute Bilbon topatutako emakumearen kasua

2018-09-25

Emakume baten gorpua topatu du Ertzaintzak Bilbon, indarkeria zantzuekin eta ikerketa zabalik dagoen arren, hilketa matxistarena da hipotesi nagusia. Beraz, aurten, indarkeria matxistagatik hildako zazpigarren emakumea litzateke Euskal Herrian.

Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean topatu dute gorpua ertzainek, bizilagun baten deia jasota joan dira hara. Berri agentziek zabaldu dutenez, 25 urte zituen emakumeak eta bi haur.

Hilketa salatzeko lehen deialdiak ere zabaldu dira jada: Bilboko Udalak asteazken goizean egingo du elkarretaratzea, udaletxeko eskaileretan, 10:30ean. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, berriz, 20:00etarako egin du manifestazio deialdia, Atxuriko Enkarnazio plazatik abiatuta.

bideoa prestatzen
120 sinaduratik gora Erorien Monumentua eraisteko

2018-09-25
Babes zabala lortu du Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen aldeko ekinbideak. Aukera horren aldeko manifestua aurkeztu dute gaur, udaletxe plazan, eta 120tik gora pertsonak sinatu dute.
bideoa prestatzen
Mugikortasun jasangarrirako bidean

2018-09-25
Mugikortasunaren Astearekin bat egin du Iruñeko Udalak eta hainbat jarduera antolatu ditu horren aldeko kontzientzia zabaltzeko herritarren artean. Bestetik, euskararen lege berria egiteko Nafarroako Parlamentuko batzorde bereziaren saioek aurrera jarraitzeko dute bai eta bestelako eragileen ekimenek ere. Azkenik, Belatz komikigilearekin izan gara bere azkeneko lanak ezagutzeko.
bideoa prestatzen
Dagoeneko, zazpi langile hil dira AHTren obretan, LAB sindikatuaren arabera

2018-09-25

2018. urtea hasi zenetik, gutxienez, 50 langile hil dira Euskal Herrian. Hori da LAB sindikatuak publiko egindako datua. Azkena, Zornotzan, joan den larunbatean, AHTren eraikuntza lanetan. 50 horietako lau, berriz, Araban hil dira, 24 Bizkaian, bost Gipuzkoan, bat Ipar Euskal Herrian eta 16 Nafarroan. Edonola ere, LABek salatu du AHT eraikitzeko lanetan hildakoak, gutxienez, zazpi langile izan direla.

Lan heriotzez gain, lanean gertatutako istripu arin eta larriak ere salatu beharrekoak dira, sindikatuaren arabera. Eta horien jatorrian, lan baldintza kaskarrak daude: prekarietatea, azpikontratazioa edota behin-behinekotasuna, besteak beste. AHTren obretan, gainera, salatu dute eraikuntzako herrialdeko hitzarmena sistematikoki ez dela betetzen.

Bien bitartean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak astelehenez hartu du hitza Eusko Legebiltzarrean, AHTren lanetako atzerapenez eta kosteez argibideak emateko. Zehazki, Tapiak eraikuntzaren atzerapena onartu du, baina 2023rako abian egongo dela ziurtatuta.

Baina LABek salatu du Tapiak ez diela aipamenik ere egin AHTren obretan izandako istripuei. Are gehiago, sailburuari egotzi dio langileenganako presioa egiten aritzea: presa sartzen dielako eta haien eskubideak eta osasuna kontuan hartu gabe lana prekarizatzen duelako, beti ere, sindikatuaren arabera.

Gainera, AHTk eta antzeko azpiegiturek ingurumena suntsitzen dutela ere salatu du LABek. Hargatik, sindikatuko gizarte ekintza arloak mobilizatzeko deia egin du, hain justu, larunbaterako martxa antolatu dute AHTren eraikuntzako Martzillako eremura.

bideoa prestatzen
‘Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean’, UEUren jardunaldia Iruñean

2018-09-24
‘Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean’ izeneko jardunaldia egingo du UEUk Iruñean. Bertan, Nafarroako euskararen zonifikazioaren ondorioak aztertuko dituzte ikuspegi juridiko, historiko, administratibo eta soziolinguistikotik. Batzorde akademikoa sortu dute horretarako eta Roldan Jimeno historialaria, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia eta Iñigo Urrutian zuzenbidean doktorea. Topaketa irailaren 29an izango da Iruñean.
bideoa prestatzen
Euskaraldiari begirada bat, 11 egun euskaraz: Aukerak eta erronkak

2018-09-24
Euskaraldia-ri buruzko monografikoa Hiriburuan saioan: Bilbo, Deustua eta Laudioko esperientziak gertutik, Bagera elkarteko Idoia Trenor-i egindako elkarrizketaren aurrerapena eta Etxebarria, Galdakao edo Portugaleteko aurkezpenen irudiak: 11 egun euskaraz