Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoaren irudia
Aizank! | Aisialdi ereduak eta Skakeitan

2015-02-17

Aizank! saioaren bigarren denboraldiari indartsu ekin diogu. Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxeko gazteekin izan gara gazteek dituzten ohituren inguruan hitz egiten. Aisialdi ereduez aritu gara, hain zuzen ere. Bestalde, Donostiako Skakeitan taldearen entsegu lokalera hurbildu gara, eta "Orekariak" bigarren diskoaz ez ezik, orain arteko ibilbideaz galdetu diegu. Bukatzeko, "ZR IKSI?" atalean, ordea, Lea Artibai ikastetxea bisitatu dugu.

bideoaren irudia
Lea Artibai ikastetxea bisitatu dugu

2015-02-17

Lea Artibai Ikastetxea Markina-Xemeinen dago. Bere eskualdeko garapenarekin konprometitutako heziketa zentrua da eta horretarako bere lan jarduerak hezkuntza, innobazio aplikatua enpresekin, ekintzailetasuna eta internazionalizazioa dira. Horrez gain, Mondragon korporazioaren parte da eta Lanbiderekin ere elkarlana burutzen du. Aizank! saioaren lehen ataleko ZR IKSI atalean bertako ikasle zein irakasleen testigantzak bildu ditugu.

bideoaren irudia
Gazteek zer egin ohi dute ikastetxetik irtetean?

2015-02-16

Aizank! saioaren bigarren denboraldia aisialdi ereduen inguruan eztabaidatzen hasi dugu. Lea Artibai ikastetxeko gazteekin egon gara eta euren aisialdian zein ohitura dituzten galdetu diegu. Besteak beste, lokalen inguruan hausnartu dugu: gazteentzako aukera ona dira edota gainontzeko koadriletatik urruntzeko besterik ez dute balio?

bideoaren irudia
Skakeitan taldea gertutik ezagutu dugu

2015-02-16

Aizank! saioan Skakeitan talde donostiarra ezagutu dugu. Haien entsegu lokalean izan gara eta elkarrizketa egin diegu Olatz Salvador eta Asier Iriondo taldekideei. Skakeitan-en ibilbideaz eta "Orekariak" azken lanaz ez ezik, euren egunerokoaz ere galdetu diegu: musikari izatearen ondorioz, zein beste zaletasun utzi behar izan dituzte alde batera?

bideoaren irudia
"Baso ahaztuak": Basogintzaren eta basoko kulturaren inguruko hausnarketa

2015-02-13

Tokian tokiko basogintzaz eta basoko kulturaren gainbeheraz zenbait hausnarketa sustatu nahi duen dokumentala da, "Baso ahaztuak". Pinuaren erabileraren inguruan eztabaida luzea eman da. Lan honen helburua eztabaida horretan sakontzea da, elementu berriak mahaigaineratuz, esperientzia interesgarrien berri emanez, azterketa zientifikoen ondorioak lehenetsiz eta, batez ere, naturaren eta bioaniztasunaren garrantzia azpimarratuz. Iker Yurrebaso eta Ibai Pujana egileekin hitz egin dugu.

Dokumentala: http://www.makusi.tv/eu/videos/2077/

bideoaren irudia
Eraldatzailea da euskal jendartea?

2015-02-12

Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoen inguruko hausnarketa egin dugu. Hain zuzen ere, herri zein gizarte mugimenduek izan duten ibilbidea aztertu dugu. Horri guztiari buruz hitz egiteko hainbat ertz bildu ditugu gurera; hainbat ikuspuntu. Hala nola, Rafa Ajangiz EHUko politika irakaslea, Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea eta Jasone Mendizabal Topagunea elkarteko kidea.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes