Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Indarkeria matxistaren biktimei eskaintzen dien arreta hobetuko du Nafarroako Gobernuak

2018-09-18
Indarkeria matxistaren biktimei eskaintzen dien arreta hobetzeko Nafarroako Gobernuak laguntzak eta baliabideak handitu eta giza salerosketaren biktimei aterpea emateko zerbitzua ezarriko dutela jakinarazi du Ana Ollo kontseilariak. Izan ere, azken urteetan aurrera urratsak egin dituztela onartuta ere, laguntza "eraginkorragoak" eta "genero perspektiba handiagoa" beharko direla adierazi du.
bideoa prestatzen
Bost azterketa soilik errepikatzea eta epaimahairik ez aldatzea erabaki du Osakidetzak

2018-09-17

Lan Eskaintza Publikoko oposaketetan izandako irregulartasunez egindako ikerketaren emaitzak aztertuta, hartutako erabakien berri eman du Osakidetzako zuzendaritzak. Besteak beste, Traumatologiako epaimahaiko zortzi kidetatik seiri espedientea irekitzea ere erabaki dute

bideoa prestatzen
Erreferentziazko euskal kirolariek parte hartuko dute "Euskal Kirolari" proiektuan

2018-09-17
Proiektuak bi ardatz ditu: teknologia berriak eta kirolaren munduan erreferentzia izan daitezkeen pertsonak.
bideoa prestatzen
Bilboko Harrera Sareak instituzioen neurriak nahikoak ez direla salatu du.

2018-09-17
Joan den ostiralean egindako bilera “mespretxutzat” jo zuten eta pertsona migranteen egoera ezagutu nahi ez izatea egotzi diete. Horregatik, instituzioek gehiago egiten ez duten bitartean auzokideek egingo dutela ziurtatu dute.
bideoa prestatzen
Joli Pascualena, umorea bidelagun

2018-09-16
Ajoarrieroa saioko atal honetan, Joli Pascualena abeslaria elkarrizketatu du Anabel Arraiza lankideak. Gonbidatuak egindako ibilbidea ardatz: hezkuntza mundutik, oholtza gaineko musika eta interpretazio mundura, ezkutuko lanak kudeatzen dituen bitartean.
bideoa prestatzen
Ijito komunitatearen inklusio soziala sustatzeko Nafarroako Gobernuaren plana

2018-09-14
Balorazio ona egin du Gaz Kalo Nafarroako Elkarte Ijitoen Federazioko koordinatzaileak ijito komunitatearen garapena bultzatzeko Nafarroako Gobernuak aurkeztutako planaren inguruan. Hala ere, neurri zehatzak beharrezkoak direla deritzo, gizarte osoarentzat onurak ekar ditzakeelako horrelako estrategia batek. Adierazi duenez, oraindik asko dira ijito komunitateak pairatzen dituen diskriminazio egoerak, ijitoen inguruko aurreiritzi eta estereotipoek gaur egun ere gizartean indarrean jarraitzen dutela salatu du Hernandezek.