Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
EH Bilduk balorazio gazi-gozoa egin du atzoko Kutxabanken batzarraren inguruan

2014-05-30

Kutxabanken Administrazio Kontseiluaren atzoko batzarraren inguruan, balorazio gazi-gozoa egin du EH Bilduk. Pozik azaldu dira IRPHa bertan behera geratzeko erabakiarekin, baina larritzat jo dute EAJ, PP eta PSE-EE horren kontra azaldu izana.

bideoaren irudia
Protesta artean egin du Kutxabankek administrazio kontseiluaren batzarra

2014-05-29

Hainbat eragilek protesta egin dute gaur arratsaldean Donostiako Garibai kaleko Kutxabanken egoitzaren aurrean. Kutxabanken Administrazio Kontseiluak batzarra zuen gaur 16:30ean, eta orduerdi lehenago egin dituzte protestak.

bideoaren irudia
Joseba Barandiaran: "Kutxabanken pribatizazioan arrazoi legal eta politikoak daude, ez ekonomikoak"

2014-05-28

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Joseba Barandiaran ekonomialaria izan dugu. Kutxabanken pribatizazioaren inguruan hitz egin dugu berarekin. Legeak dio Kutxabankek kontrolaren %50a baino gehiago izateko erreserba funts bat sortu beharko duela. Ordea, Kutxabankek dio ez dagoela diru nahikorik funts hori sortu eta elikatzeko eta aldi berean gizarte ekintza bermatzeko. Alabaina, Barandiaranek azaldu digu, badirela zirrikituak erreserba funts hori sortu gabe, pribatizazioa saihesteko.

bideoaren irudia
Gabixola garraiolariak 23 egun daramatza gose greban

2014-05-23

Jose Mari Lejardi Gabixola garraiolariak lan-merkatuko prekarietatearen kontra gose greba egitea erabaki zuen, bere aldarrikapen propioetaz haratago, gizartean orokorrean kontzientzia pizteko. 23 egun daramatza gose greban.

bideoaren irudia
Langabeziaren gordinkeriak Bizkaian biztanleen %8 muturreko pobrezian utzi du

2014-05-23

Langabeziaren aurkako borrokan Bizkaiko Langabeen Plataformak kalera atera dira gaur goizean. Europako parlamenturako hauteskundeekin batera mobilizazio kanpaina jarri dute abian pobrezia eta langabeziaren kontra. Egoerari aurre egiteko zeinbat neurri zehatz eskatu dituzte. Besteak beste, Bizkaiko biztanleen  %8 muturreko pobrezian bizi direla salatu dute.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Baleren Bakaikoa eta gizarte ekonomia

2014-05-22

Atal berri honetan, Euskal Herriko etxebizitzen lizitazioaz aritu gara albistegian, besteak beste. Datuak aztertu eta Gaindegiak egindako ikerketek diotena ezagutu dugu. Bestalde, elkarrizketaren txokoan, Baleren Bakaikoa GEZKI gizarte ekonomia behategiko zuzendaria izan dugu. Gaur egun bizi dugun krisia dela medio, gizarte ekonomiaz hitz egin dugu berarekin.