Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
Ertzak | Greziak Eurogunea kolokan jar dezake?

2015-02-05

Syriza ezkerreko koalizioak irabazi zituen Greziako parlamenturako hauteskundeak. Alexis Tsipras koalizio buruak "austeritatearen gurpil zoroaren" amaiera aldarrikatu du. Grezian garaipena eta Europan garaipen sinbolikoa lortu dezake troika desagerrarazten badu. Grezian gertatutako Euroguneko egoera aldatuko du? Austeritatearen garaia bukatu egingo da? Eurotik aterako da Grezia? Zein da gaur egun Euroguneren egoera? Gaia sakon aztertzeko hiru ertz izan ditugu. Joseba Felix Tobar Arbulu UEUko irakaslea, Mikel Aramendi Nazioarteko aditua eta Mikel Rotaetxe kazetaria.

bideoaren irudia
Iñaki Carro: "Lehen okupazioa alternatiba zen, orain askorentzat aukera bakarra"

2015-02-04

Kukutzaren epaiketaren harira, okupazioaren eztabaidak indarra hartu du. Iñaki Carro Bilboko Okupazio Bulegoko abokatuaren gaiaren inguruan hausnartu dugu Gurean Gaur elkarrizketa saioan. Okupazioaren alde dagoen pertsonaren profila erabat aldatu dela azaldu digu.

bideoaren irudia
Ertzak | Euskal Herriko langabezia aztergai

2015-01-29

Duela urtebete baino 3.200 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian. Ordea, duela hiru hilabete baino 19.300 gehiago. 2007az geroztik 168.000 enplegu galdu dira gurean. Langabezia datuen azterketa egin dugu. Eusko Jaurlaritzaren iritziz, ona da lan merkatuaren joera, baina errealitateak ez du hori islatzen. Egoera ekonomikoak hobera egitearekin batera lana sortzen ari da? Lan erreformak nolako egoera ekarri du? Lanaldi osoko enplegua partzialekoa eta prekarioa bihurtu da? Galdera horiek erantzuteko hiru aditu izan ditugu saioan: Aitor Bengoetxea EHUko zuzenbide Irakaslea, Gorka Garaio Berri Otxoak elkarteko kidea eta Iñaki Zabaleta ELA sindikatuko kidea.

bideoaren irudia
Iñigo Bullain: "Greziaren zorraren kitapenak ere ez zuen arazoa konponduko"

2015-01-28

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Iñigo Bullain EHUko zuzenbide europar konstituzio irakaslea izan dugu. Greziak bizi duen eszenatoki berria izan dugu aztergai. Syrizak hauteskundeak irabazi ondoren, askotariko erreakzioak eman dira.  Zorra negoziatu nahi du gobernu berriak, baina, zorraren kitapena litzateke irtenbidea?

bideoaren irudia
Langile izateak kultura portaera, pentsakera eta aldarrikapen batzuetara eramaten zaitu

2015-01-23

Langileen mugimenduen sorreraz eta bilakaeraz aritu gara Ertzak saioan. Gaur egun langileek ditugun eskubideak noiz hasi ziren gauzatzen? Noiz sortu zen Euskal Herrian langileen kontzientzia eta nola garatu zen? Rosa Luxemburgoren figura ere aztertu dugu.

bideoaren irudia
Ertzak | Langile mugimendua Euskal Herrian

2015-01-22

Langile mugimenduak gurean izan duen bilakaera aztertu dugu. Langile mugimenduak eta ideologia berriak sortu ziren industria iraultza eman zen lekuetan. Ingalaterra, Frantzian eta baita Euskal Herrian ere. Gaia jorratzeko hiru bidelagun ditugu: Arturo Izarzelaia historialaria, Lorea Agirre ikerlaria eta Joseba Agirrezkuenaga historialaria.