Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
Baleren Bakaikoa: "Noski dela bideragarria ekonomikoki estatu independente bat"

2015-09-09

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, galdera bati erantzun nahi izan diogu: Independentzia bideragarria al da ekonomikoki? Horretarako, Baleren Bakaikoa EHUko katedraduna, GEZKIko kidea eta ekonomian adituarekin hitz egin dugu. Posible dela baieztatzearekin batera, nola egin daitekeen ere azaldu digu Bakaikoak. Kataluniari begira jarri gara horretarako.

bideoaren irudia
Ertzak | Zer da TTIP ituna?

2015-09-09

Denboraldi berriko lehen atalean, TTIP nazioarteko hitzarmenaz aritu gara. Europako eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza ituna da aipaturikoa, eragile guztien ustez aldaketa handia ekarriko duena. Hori bai, batzuek diote aldaketa ona izango dela eta enplegua sortuko dela. Beste askok ordea ozen diote gezur handia dela. Zer da ba TTIP eta zer ekarriko digu? Gaiaren ikuspuntu ezberdinak lantzeko, Izaskun Bilbao (EAJren europarlamentaria), Josu Juaristi (EH Bilduren europarlamentaria) eta Mikel Zurbanoren (ekonomialaria) hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Imanol Esnaola: "Sozialki eta lurralde ikuspegitik geldirik dagoen gizarteak ez du herririk sortzen"

2015-06-11

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailea izan dugu. Euskal Herriaren egoera sozioekonomikoaren argazkia ateratzen saiatu gara. Euskal Herria, Espainia eta Frantziaren menpe egoteak  ekonomikoki dituen ondorioen inguruan hitz egin digu adibidez Imanol Esnaolak.

bideoaren irudia
Kapitalismoaren krisiaren aurrean zer egin?

2015-05-25

Joseba Barandiaran eta Yolanda Jubeto ekonomialariak buruz buru aritu ziren Bilboko Kafe Antzokian. Krisi ekonomikoaren sustraiak eta irtenbideak aztertu zituzten. Jakin aldizkariak antolatutako buruz burukoa.

bideoaren irudia
Txiki Muñoz: "Angel Toñaren izendapenak ez du ezer aldatzen, ez da pertsona kontua"

2015-03-12

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Adolfo "Txiki" Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusia izan dugu. Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu berriaren izendapenaren inguruan galdetu diogu. ELA eta Jaurlaritzaren arteko harremana hobetzeko aukera eman dezake?

bideoaren irudia
Aiala Elorrieta: "TTIP hitzarmenaren atzean AEBen helburu geopolitikoak daude"

2015-03-06

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Aiala Elorrieta Manu Robles-Arangiz fundazioko kidea izan dugu. Europa eta Ameriketako Estatu Batuen artean negoziatzen ari diren TTIP merkataritza hitzarmenaz aritu gara. Merkataritzari oztopo egiten dioten neurriak kentzea da sustatzaileen artean helburua, baina eragile askok diote herritarrak babesteko neurriak direla benetan kenduko direnak, helburu geopolitikoen mesedetan.