Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
Lan prebentzio kultura gutxi dugu Euskal Herrian

2014-10-10

19 urte pasatu dira Lan Arriskuen prebentzio legea onartu zela, 1995eko urrian. Legea zaharkituta dago, baliogarria da hogehitabatgarren mendean. Lan erreformaren ondorioz lan harremanak aldatu egin dira, lana bera eraldatu langilea beldur da lana galtzeko?

bideoaren irudia
Ertzak | Lan istripuen arazoa

2014-10-09

Sei minutuz behin lan istripu bat gertatzen da Hego Euskal Herrian. 2014an,  33 langile hil dira lan istripu egon dira. Azken urteetan lan munduan egondako lan erreformak lan osasunean eragina izan dute? Adminiztrazioak patronalak eta langileak badugu prebentzio kultura, Zertan datza mutuen legea? Leire Txakartegi ELA sindikatuko Lan osasuneko arduraduna, Izaskun Urien Osalaneko zuzendaria, Ibon Zubeldia LAB sindikatuko lan osasuneko arduraduna.

 

 

bideoaren irudia
Berrikuntzaz aritu gara Iñaki Ibarra LKSko aholkulariarekin

2014-10-07

Denboraldiko bigarren atalean, Berrikuntza izan dugu hizpide Iñaki Ibarra LKS enpresako aholkulariarekin. Pasa den legegintzaldian, Gipuzkoako Aldundiko Berrikuntza arduraduna izan zen Ibarra.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Berrikuntza eta Euskal Herriaren arteko lotura aztertu dugu

2014-10-07

Denboraldiko bigarren saioan ere, Berrikuntza izan dugu oinarri. Oraingoan, Euskal Herriko Berrikuntzaren indargune eta ahulguneak aztertu ditugu. Elkarrizketaren tartean, berriz, Iñaki Ibarra LKS enpresako aholkularia izan dugu. Ibarra aditua da Berrikuntza alorrean, eta Berrikuntzak enpresa munduan duen garrantziaz aritu gara berarekin. Aipatu, pasa den legegintzaldian Gipuzkoako Aldundiko Berrikuntza alorreko arduraduna izan zela. Klaseak ere ematen ditu Mondragon Unibertsitatean eta Deustoko Unibertsitatean.

bideoaren irudia
Ertzak | Dirurik gabe bizi gaitezke?

2014-10-03

Gaur egungo sistema ekonomikoan posible da dirurik gabe bizitzea? Edozer salerosi daiteke? Dirua bera ere eros daiteke. Gaur egungo egoera ekonomikoa hobeto ulertzeko hiru ekonomialariren iritziak jaso ditugu. Hiru ertz: Jose Felix Tobar UEUko irakaslea eta ingeniaria, Luis Guridi EHUko irakaslea eta Yolanda Jubeto ekonomialaria.

bideoaren irudia
Fabio Gonzalez: "Sozialki, krisiak emakume gazte eta etorkina kaltetu du batez ere"

2014-10-03

Gurean Gaur elkarrizketa tartean, Fabio Gonzalez Euskal Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kidea izan dugu. Iraileko langabezia datuak jakin berritan, datuak aztertu ditugu. Era berean, krisi ekonomikoak gazteengana izan duen eragina aztertu dugu.