Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Pasolini eta Erromaren arteko harremana

2015-07-30

Sormena eta bizitza. Pier Paolo Pasolini idazle eta zinegileak Erroman garatu zuen bere ekarpen artistikoa. Hain zuzen ere, artista eta hiriaren arteko harreman hori du oinarri "Pasolini Roma" erakusketak. Donostiako San Telmo museoa ikus daiteke urria hasiera bitarte. Sei eremu kronologikotan egituratzen da erakusketa, 1950ean Pasolini Italiako hiriburura iristen den momentutik.

bideoaren irudia
Donostia osora zabalduko da Piraten Aste Nagusia

2015-07-27

Abuztuaren 8tik aurrera Piraten Aste Nagusia Donostia osoan bizi ahal izango da. Portuko La Flamenka gunearekin batera, hiriko beste hainbat lekutan ere hamaika ekimen antolatu dituzte. Hain zuzen ere, 100 ekimen baino gehiago jasotzen ditu Donostiako Piraten egitarauak. Xehetasunen bila jo dugu beraiengana.

bideoaren irudia
Zeanuriko San Justoko karobia berriro ketan

2015-07-24

Azken hemeretzi urteetan bezalaxe, Juan eta Julian Aranak piztuko dute Zeanuriko San Justoko karobia abuztuaren 1ean, larunbatez, goizeko 11:00etan. Urteetan zehar ahaztuta eta itzalita egon zen ke zurixka San Justoko haritzen artean igoko da Gorbeia mendiaren tontorra bilatuz. Igande eguerdirantz, kare bizia oka egiten hasiko da labe-ahoa.

bideoaren irudia
Lekeitioko Kale Antzeki jaialdia, arrakastatsua

2015-07-16

Eguraldia zoragarria izan zen lau egunetan eta giroa ere antzekoa. Larunbatean Lekeitioko Kale Antzerki jaialdian 26.000 ikusle elkartu ziren. 26. edizioak arrakastatsua izan zen.

bideoaren irudia
Kobetamendi bete egin da BBK Live jaialdiaren 10. edizioan

2015-07-16

Bilboko BBK Live jaialdiaren 10. edizioa arrakastatsua izan da. Rocka eta musika elektronikoa izan dira nagusi aurtengoan. Sarrerak agortuta, milaka musikazalek bertako kontzertuez gozatu dute asteburu luzean. Bertan izan gara!

bideoaren irudia
Udakoak | Karmenak, BBK Live eta Lekeitioko Kale Antzerkia

2015-07-16

Udakoak saioaren "Festarik Festa" atal berri honetan, Donostiako portuko Karmen jaietan izan gara, Ahotsako lankideen bitartez Billabesako entzierroa ikusgai izan dugu, BBK Liveko giro paregabeaz gozatu dugu eta Lekeitioko kale antzerki jaialdian ere murgildu gara.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes