Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Skapa | Mundura irekitako leihoa

2013-11-14

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Zinebi, Bilboko zine dokumental eta laburren Bilboko jaialdian 67 lan baino gehiago ikusteko aukera izango dugu. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza: Bilboko BBK Aretoan Zentsura at jailadia izango dugu. Jaialdiak urte luzeetan hainbat eremutan bizi izandako zentsuraren analisia egingo du horretarako hainbat disziplina artistiko baliatuz. Santurtzin eta Azpeitian berriz antzerkia da topatuko duguna eta Pasaian 60 film labur ikusteko aukera izango dugu. Ur azpiak ikusi eta bertako sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko baitigu Donostiako Urazpiko Zinemaren Ziklo Internazionalak. Etxeko txikienek Gasteizen topatuko dute neurrira egindako plana, Pirritx Porrotx eta Marimototsen ‘Bizipoza’ ikuskizun berria bertan izango dutelako. Bertsolari Txapelketa Nagusiak bi hitzordu izango ditu asteburuan eta musika ere izango dugu mintzagai. Udagoieneko osatera ekimena martxan delako.

bideoaren irudia
Oholtzapea | Igor Elortza eta saioen analisia

2013-11-13

Bertsolari Txapelketa Nagusiari begira jarri gara Oholtzapea saioan. Tolosa eta Gernika-Lumoko finalaurrekoen ostean, estreinatu dugu programa. Analisiaren tartean Josu Goikoetxea gai jartzailea izan dugu bidelagun. Elkarrizketaren atalean, berriz, Igor Elortza bertsolariarekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Sakelakotik | Bakarrik baleude hitz egiten dute

2013-11-13

 Bakarrik baleude hitz egiten dute

bideoaren irudia
Sakelakotik | Elkarrekin bakarrik

2013-11-13

ElkarrekinBakarrik antzezlana ezagutu dugu, Mauma taldeak aurkeztu berri duena BAD antzerki eta dantza jaialdiaren barruan. Bukatu gabe dago oraindik pieza, eta work in progress gisa erakutsiko du. Teknologiak giza harremanetan izan duen eragina lantzen du antzezlanak, eta teknologia baliatzen du horretarako. Publikoarekiko hartu-emanean, kasurako. Gure sakelakoarekin ere parte hartu dugu antzezlanean.

bideoaren irudia
Skapa | Aktibo Toxikoak oholtza gainean

2013-11-07

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Aktibo Toxikoa antzerki lana, krisi ekonomikoari buruzko bakarrizketa komikoa da. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez, hauxe duzue gure eskaintza:Urak ttiki dire, Galder Perez eta Ane Zabalaren azken lana asateburuan P6 aretoan, Zinebi heldu bitarte aperitibo gozoa ekarriko digu prezinebi jaialdiak, Fermin Muguruzaren  No More Tour dokumentala Donostian ikusgai, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak zuzenean joko The Artist filmaren  soinu banda, Bilboko Zientziaren Astean zientziaren sekretu guztiak begien aurrean, Gernika Lumon larunbatean eta Tolosan igandea, bertsozaleek bi hitzordu dituzte asteburu honetan, Zea Mays, Gari eta Governors taldeek disko berriak kaleratu dituzte.

bideoaren irudia
Sakelakotik | Zuhaitzak

2013-11-05

Hirietatik basoetara jauzi egiteko beharra...