Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
‘Eman like Euskarari’, euskara ikasteko Nafarroako Gobernuak sustatutako kanpaina berria

2018-08-31
Euskara ikastera animatzeko kanpaina berria jarri du abian Nafarroako Gobernuak beste hainbat elkarterekin batera. “Eman like Euskarari” lelopean, helduen artean euskara ikasteko grina pizteko helburua dauka. Berritasun bezala, Euskarabideak euskara ikasteko diru-laguntzak aurkeztu ditu, Foru Gobernuak laster martxan jarriko dituenak.
bideoaren irudia
Getxo Folken 34. edizioa irailaren 13tik 16ra bitartean izango da

2018-08-29

Getxo Folkek bere 34. edizioa ospatuko du. Irailaren 13tik 16ra, Getxo herri musika eta kulturaz bustiko da. Kontzertuak Areetako metro plazan izango dira;  Ibaiondo kaleak GKE-en salmenta postuak eta Erromoko Santa Eugenia plazan “munduko terraza” jarriko dira. Kontzertu nagusiak Korrontzi, Eleftheria Arvanitaki, Fairport Convention eta Txarango izango dira, azken hauek publiko gaztea erakartzeko askoz.

 

bideoaren irudia
Bette Smith, Coco Montoya, The Excitements eta The Blues Morning Singers Getxo&Blues Jaialdian

2018-07-16

Getxo&Blues uztailaren 19tik 22ra luzatuko da eta, ohiko denez, Biotz Alai plazan eskeiniko dira kontzertu nagusiak. Horiez gain, The Piper´s Iris Pub tabernan eta Getxoko Kirol Portuan doaneko emanaldiak izango dira eta Granujas a todo ritmo street band-ek kalejira eskiniko du hilaren 21an Algortako geltokitik abiatuta.

bideoaren irudia
“Nola soinu halan bizi” izango da 2018ko Bilboko aste nagusiaren irudia

2018-07-09

Bilboko Udalak urtero deitzen duen Aste Nagusiko Kartelen Lehiaketaren irabazlea  “Nola soinu hala zeinu” izan da,  Egilea Jone Etxaburu Garai da.

Kartela irabazleak, seinu hizkuntzaren bitartez 2018 aste nagusia iragartzeko, sardezkenhortzak eskuen atzamarrak izango balira bezala erabili ditu.

 

 

Aurten 175 kartel aurkeztu dira, aurreko edizioan baino % 9,4 gehiago. Kartel gehienak Bilbotik iritsi diren arren, beste hainbat lekutatik ere bidali dituzte proposamenak, besteak beste, Ipar Euskal Herritik, Nafarroatik, Bartzelonatik, Madriletik, Sevillatik eta Coruñatik.

bideoaren irudia
Bilboko kaleak antzerkiz eta arte eszenikoz beteko du aurten ere Kalealdia jaialdiak

2018-07-03

Uztailaren 2tik 7ra bitartean 65 ikuskizun emango dituzte 26 konpainia ezbedinek. Tartean, zazpi obrek beren Estatu mailako estreinaldia eskeiniko dute.

bideoaren irudia
Charenee Wade, Kenny Garret eta Chano Dominguez 42. Getxo Jazz jaialdian

2018-06-27

Uztailaren 4tik 8ra luzatuko da eta urtero bezala, mundu osoko jazz musikari onenetarikoak bilduko ditu aurtengo Getxo Jazz jaialdiak. Aurten, gainera, Hirugarren Milurtekoa atalean estiloaren aurpegi berrienei emango zaie tartea.