Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Aho eta belarri gehiago, bizi eta prest

2018-10-01
Euskaraldian izena eman dute dagoeneko Donostiako hainbat herritar eta eragilek zein Udaleko ordezkarik, eta oraindik egin ez dutenak horretara gonbidatu dituzte gaur, udaletxean.
bideoa prestatzen
'Entre dos aguas' eta 'Rojo' filmek egin dute distira Zinemaldian

2018-10-01

Epaimahai ofizialak aho batez erabakita, Isaki Lacuestaren 'Entre dos aguas' filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra. 2011n lortu zuen Lacuestak lehen aldiz sari bera, orduan, ‘Los pasos dobles’ filmarekin. Orain saritutako filma, berriz, duela hamabi urte grabatutako ‘La leyenda del tiempo’ lanaren jarraipen gisa uler daiteke. Orduko hartan nerabeak zirela agertu zituen Isra eta Cheito anaia ijito protagonistak, eta haien bizitzei berriro heldu die fikzioaren eta errealitatearen artean dantza egiten duen pelikula berrian. Hain justu, epaimahaiak nabarmendu du filmak «protagonisten bizitzak era intimo eta egiazko batean esperimentatzera bultzatzen dituela ikusleak».

Alexander Payne epaimahaiburuaren eskutik jaso zuen garaikurra Lacuesta zuzendariak, eta filmeko lantaldeko kideei oholtzara igotzeko deia egin zien, familian egindako lana dela nabarmentzeko.

Beste hiru sari nagusi lortuta, berriz, Benjamin Naishtat zinemagile argentinarraren 'Rojo' filma izan da 66. jaialdiko beste garailea. Jorge Videlaren estatu kolpearen aurreko urteen Argentinaren erretratua egiten duen filma. Hunkituta jaso zuen Benjamin Naishtatek Zilarrezko Maskorra, eta saria lantalde osoarekin partekatu ostean, kulturak Argentinan bizi duen egoera salatu zuen.

Film berean egindako lanagatik jaso zuen Dario Grandinettik Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, eta Pedro Soterok eraman zuen Argazki onenaren saria. Gidoi onenaren saria eman zieten Paul Laverty eta Louis Garreli. Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, berriz, Pia Tjeltak irabazi zuen, Blind Spot filmean egindako lanagatik.

Euskal film ugari izan da aurtengo Zinemaldian, eta horien artean, Koldo Almandozen ‘Oreina’. Zuzendari Berriak sailean erakutsi zuen bere lana zinemagile eskarmentudunak, eta Euskal Zinemaren Irizar saria irabazi zuen.

bideoa prestatzen
Nola esaten da black euskaraz?

2018-09-28
"Black is beltza" animaziozko filma iritsi da pantaila handietara. Estreinatu dute Zinemaldian, eta urriaren 5etik aurrera, gainerako zine aretoetan ere egongo da.
bideoa prestatzen
Zinemakumeak gara! jaialdiaren 23. edizioa urriaren 15an hasiko da

2018-09-28
Urriaren 15an hasiko da, Zinemakumeak gara! Jaialdia. BBK aretoan ospatuko den emakumeek zuzenduriko zinemaren erakustaldiaren 23. Edizioa da aurtengoa. Zortzi film luze eta 17 labur aurkeztuko dira. Maitasuna izango da ardatz jaialdian, eta gai honen inguruan hausnartzeko Israel, Espainia, Frantzia eta Euskal Herriko zuzendarien filmak ikusteko aukeraz gain hitzaldiak, mahai inguruak, elkarrizketak egongo dira.
bideoa prestatzen
‘Gerezi garaia’, Belatz komikigilearen azkeneko eleberri grafikoa

2018-09-28
Belatz komikigile iruindarrak Lucio Urtubiaren bizitza kontatu du ‘Gerezi garaia’ bere azkeneko eleberri grafikoan. Lan berriak prestatzeari ekin dio dagoeneko eta, une honetan, bere irudietako batzuk Nafarroako Komikiaren IX. Azokan ikus daitezke, Iruñeko Kondestablearen jauregian.
bideoa prestatzen
Banden Lehiak 10 urte betetzen ditu

2018-09-27
Azkue Fundazioak antolatzen duen musika lehiaketaren 10. edizioa eta azkena izango da aurtengoa. Bestalde, Getxophoto, Zinemaldia eta beste asko izango ditugu gaurkoan Artekalen