Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Solasaldia: Ikastolen alde, jaia eta aldarrikapena

2017-05-26

Maiatzean eta ekainean Ibilaldia eta Araba Euskaraz ospatuko dira. ArteKalen, jaiaz, euskaraz eta aldarrikapenez aritu gara solasean horietako ordezkariekin.

bideoaren irudia
ArteKale | Ibilaldia, Araba Euskaraz eta 'Erredakzioa' egitasmoa

2017-05-26
Ikastolen aldeko jaiak ospatuko dira maiatzean eta ekainean, Bizkaian zein Araban. Horiek izan ditugu hizpide Ibilaldia eta Araba Euskarazeko ordezkariekin egindako solasaldian. Gainera, 'Erredakzioa' egitasmoa ere ezagutu dugu, kazetaritza, artea eta inprenta uztartzen dituen proiektua. Eta zelan ez, ezin dira falta asteburuko kultur proposamenak. On egin!
 
bideoaren irudia
'Erredakzioa', kazetaritza, artea eta inprenta

2017-05-26

La Taller Bilboko arte galeria eta tailerraren hedapena da "Erredakzioa" egitasmoa. Kazetaritza, artea eta inprenta uztartuz, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako aldizkari ilustratuen antzeko lana sortu nahi dute. Tania Arriaga, egitasmoaren zuzendariak kontatu digunez, ekainaren amaieran argitaratuko dute lehen alea, Mirentxu Purroy kazetariaren eta Higi Vandis ilustratzailearen lanekin.

bideoaren irudia
Xihiko du izena Elirale dantza konpainiaren azken ikuskizunak

2017-05-26

Jauzien sistema koreografikotik dago sortua 'Xihiko', Elirale dantza konpainiaren azken ikuskizunak. Nahiz eta obra garaikide gisa sailkatua izan, euskal dantzaren historian oinarritzen da lana. Maiatzaren 26an, Errenterian egongo da ikusgai, Dantzarte zikloan.

bideoaren irudia
Bat-Batean | Bertso saio berezia Lasarte-Orian

2017-05-25

Maiatzaren 6an bertso saio berezia egin zuten Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean musika, dantza eta bertsoa nahastuta. Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aritu ziren bertsotan. Saioaren momentu onenak jaso ditugu.

bideoaren irudia
Euskarazko Etxebarriko Liburu eta Disko azokaren XV. edizioa

2017-05-22

Maiatza honetan Etxebarriko udalak zenbait ekimen kultural prestatu ditu. Horien artean, Euskarazko Liburu eta Disko azokaren XV. edizioa.