Skip to main content

Azken bideoak: Kirola

bideoaren irudia
Finalaren atarian faborito argirik gabe

2018-07-09

Frantziak eta Belgikak alde batetik eta Kroaziak eta Ingalaterrak bestetik. Horiek dira finalean sartzeko lehian arituko direnak bihar eta etzi Errusiako mundialean eta argi dagoen bakarra faborito nagusirik ez dagoela da. Talde bakoiztak bere hautagaitza aurkeztu du eta eta kalidadea ez da faltako bi norgehiagoketan.

bideoaren irudia
Uztailaren 13an Patin-gaua ospatuko da Gasteizen

2018-07-06

GAUA Uztailaren 13an Patin-gaua ospatiko dute Gasteizko kaleetatik, aurtengoa bigarren edizioa da. Nobedade moduan 15 km-ko ibilibide zirkularra izango da Berpizkunde plazatik hasi eta bukatuko dena, zezen plazaren. 22:30etan emango diote patin-gauri, baina 20:00 hasiko dute giroa berotzen hockey eta patinen gaineko dantza erakusketa  eginez, Momentos  taldeak zuzenean musikatuz.

Antolakuntzatik azpimarratu nahi dute,  ibilbidea ez dela lasterketa pista bat, horretarako taldearen buruan borondatezko irristatzeileak abiadura ezarriko dute jendeak era lasai eta adiskidetzu batean irristatzeko.

Uztailaren 13an agian askok oporretan egongo zarete  edo ez duzue aukera gasteizera hurbiltzeko, lasai , anolakuntzakoek iragarri digute Iraila eta urrian beste bi aukera egongo direla patin-gauan parte hartzeko

bideoaren irudia
Berdintasuna nagusi munduko kopako final laurdenetan

2018-07-05

Frantzia, Uruguay, Brasil, Belgika, Errusia, Kroazia, Suedia eta Ingalaterra. Horiek dira lehian geratzen diren 8 taldeak eta ostiraletik aurrera final erdietan egoteko txartela lortzeko arituko direnak. Partidu guztiak oso parekoak izango direla dirudi, izan ere, talde batek ere ez du frogatu, momentuz, besteen gainetik dagoela.

bideoaren irudia
#11Mundiala Neymarren txiribueltek zeresana eman dute

2018-07-04

Final zortzirenak atzean utzi ditugu eta zortzi talde baino ez dira geratzen kopa eskuratzeko lehian. Hala ere, arreta asko bereganatzen duen jokalari bat du Beñat Zarrabeitiak hizpide gaurko pilulan. Neymar Jr. brasildarraren jarrerak kritika gogorrak jaso ditu egunotan.

bideoaren irudia
Euskal Saskibaloi Selekzioa bigarren geratu da Barakaldo Hiria Torneoan

2018-07-02

Alemania izan da garailea eta Euskal Selekzioak Frantzia eta Espainia mendean hartuta bigarren postua lortu du. Espainiak, hirugarren, eta Frantziak, laugarren, osatzen dute sailkapena. Federazioak Javi Salgado eta Ricardo Uriz omendu zituen.

bideoaren irudia
#11Mundiala Espainiako selekzioa txapelketatik at

2018-07-02

Errusiaren kontra penaltietan galdu ostean, Espainiako taldeak ziklo bat bukatutzat ematen du. Dirdirarik gabeko jokoa erakusteaz gain, jokalaririk onenek ez dute maila eman. Horrekin batera, esparru mediatikoan, analisitik urrun eta forofismotik gertu azaldu dira, Jose Antonio Camacho eredurik argiena izanik.