Skip to main content

Azken bideoak: Kirola

bideoaren irudia
Puntu bat David Moyesen estreinakoan

2014-11-25

Deportivo 0 - Real Sociedad 0. Lehen zati ona egin zuen talde txuri urdinak Riazorren, gol aukerak sortuz eta presioa goian eginez. Bigarrenean behera egin zuen, eta azkenerako berdinketa justutzat eman behar. Gorka Etxeberria, Jon Eskudero eta Imanol Magrorekin aztertu dugu David Moyesen estreinako partidua.

bideoaren irudia
Hamaikakoa | Athleticek irabazi, Eibarrek galdu, eta Realak berdindu

2014-11-25

Athleticek 3-1 irabazi dio Espanyoli eta pixkanaka gora doa Valverderen taldea. Eibarrek ezin izan du ezer egin Real Madrilen aurka (0-4), eta Realak hutsean berdindu du Riazorren David Moyesen estreineko partidan. Hori guztia izan dugu hizpide Hamaikakoa saioan.

bideoaren irudia
Eibarren orain arteko lan aparta izan dugu hizpide

2014-11-18

11 jardunaldi igaro dira dagoeneko Lehen Mailan, eta Eibar 10. postuan da. Duela bi urte 2. B Mailan ari zen jokalari multzoarekin, Lehen Mailako sailkapeneko erdialdean kokatzea lortu du Garitanoren taldeak. Eibarren ibilbideaz jardun dugu Imanol Arruti eta Aratz Losadarekin.

bideoaren irudia
Athleticen egoera aztertu dugu gure mahaingurukideekin

2014-11-18

Azken 9 puntuetaik 7 eskuratu eta hiru norgehiagoka horietan atea hutsean utzi ostean, Athleticen egoera nabarmen hobetu da. Beheko postuak gertu ditu oraindik Ernesto Valverderen taldeak, eta hortik urruntzeko aukera ezin hobea izango du ostiralean Espanyolen aurka. Talde zuri-gorriaren gaurkotasunaz aritu gara Juan Carlos Latxaga eta Mikel Abasolorekin.

bideoaren irudia
David Moyes hasi da Realaren entrenamenduak zuzentzen

2014-11-18

Ligak etenaldia izan du Lehen Mailan, baina Realean izan da mugimendua egun hauetan. Jagoba Arrasate entrenatzaile kargutik kendu eta 10 egunera iritsi da David Moyes eskoziarra Anoetara, eta ikusmin handia sortu du bere etorrerak. Horretaz, eta taldearen egoeraz aritu gara Hamaikakoan Imanol Arruti eta Aratz Losada kazetariekin.

bideoaren irudia
Hamaikakoa | Orain artekoaren balorazioa egin dugu Ligako etenaldia baliatuz

2014-11-18

Ligak bigarren etenaldia izan du asteburu honetan, eta Hamaikakoan orain artekoaren hausnarketa egin dugu. Juan Carlos Latxaga eta Mikel Abasolorekin aztertu dugu Athleticen egoera. Reala eta Eibarren gaurkotasuna Imanol Arruti eta Aratz Losada kazetarien eskutik errepasatu dugu.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes