Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Botikak gutxitu eta gehiago mugitu

2016-12-29

Medikuak botikak errezetatzen dizkigun moduan, kirol praktika pertsonalizatua preskripzio bidez ere, agintzeko egitasmoa sortu dute Uharten. “Botikak gutxitu eta gehiago mugitu” lelopean, herriko kirol zerbitzuak eta osasun etxeak elkarlanean sortu dute. Maite Ayarrak eta Eva Sadak azaldu digute esperientzia honen arrakasta.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Osasungintzaren erronkak

2016-12-29

Gaur egun, zein arazo daude osasun zerbitzuan? Nafarroako Osasun Plataformako Jon Apalategi medikuak eskaini digu une honetan dauden kezka nagusien bere hausnarketa. Horrez gain, emozioen mundura egin dugu salto. Nola garatzen ditugu haurtzaroan emozioak? Leire Irigibel hezitzaileak eman dizkigu erantzunak.

bideoaren irudia
Sasoi Onean / Berako jubiloteka

2016-12-29

Hamahirugarren atalean, Berako jubilotekara hurbildu gara. Bestalde, farmazia, sexologia eta elikadura aholkuak jaso ditugu. Era berean, adineko pertsonekin pintxopotean ibili gara.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Jolastuz hazi eta hezi

2016-12-28

Haurren heziketan jolasak duen berebiziko garrantzia izan dugu hizpide. Haurrek jostatzeko behar dituzten aurka eta eremuak aztertu ditugu Leire Irigibel hezitzailearekin. Bestalde, Izaskun Berasategi dietistak gure elikadura ohitura batzuk hobetzeko hainbat gomendio eman dizkigu.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Otorduen desorekak neurtzen

2016-12-28

Urtaroen arabera asko aldatzen dira gure jateko ohiturak. Ospakizun gehienak mahaiaren bueltan egiten ditugu eta behar baino gehiago jaten da horrelakoetan. Izaskun Berasategi dietistarekin izan gara. Bestalde, txertoen kontra edo alde egin behar dugu? Galdera horri erantzuteko Rosario San Millan EHUko irakaslearengana jo dugu.

bideoaren irudia
Oiartzungo gazteek herrian bizi nahi dute

2016-12-28

Abenduaren 16an “Oiartzun, gazteak eta etxebizitza” jardunaldia egin zuten herriko udaletxean, Aztikerrekin elkarlanean egindako ikerketaren emaitzak azaldu eta herriko etxebizitza aukeren inguruan informatzeko. Oiartzungo gazteek herrian topatu nahi dute etxebizitza, eta aukera hori bermatu nahi die udalak.