Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
L. Uribe-Etxebarria: "ETAk armagabetzea eta espetxe politika gure instituzioen esku utzi behar du"

2016-11-28

Gurean Gaur saioan, Luke Uribe-Etxebarria EAJko legebiltzarkidea izan dugu. Iñigo Urkulluren bigarren agintaldia hasi berri, EAJk PSErekin erdietsitako akordioaz aritu gara. ETAren armagabetzeaz eta espetxe politikaz, Confebask-en eta euskal sindikatuen arteko balizko gerturatzeaz, eta beste aritu gara berarekin.

bideoaren irudia
Nafarkaria | Asteko albisteak

2016-11-24

Azaroaren 21eko asteko, Nafarroako albisteen errepasoa.

bideoaren irudia
Jubilatutako maisu-maistrak omendu ditu Bilboko Udalak

2016-11-24

Aurten ere Bilboko Udalak 2015-2016 ikasturtean jubilatutako maisu maistrak omendu ditu. Irakasleen lana aitortu eta goraipatzeko asmoz egindako ekitaldia izan da udaletxeko Arabiar gelan ospatutakoa.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Odola ezin da ekoiztu, eman behar da

2016-11-23

Oso garrantzitsua da odola ematea. Azken datuen arabera emaileen kopurua asko jaitsi da, eta ekoiztu ezin denez, beharrezkoa da ematea. ADONA elkarteko Erkuden Aranburu hematologoarekin izan gara. Bestalde, elikadura aholkuak eskaini dizkigu Nerea Segura dietistak. Osasuntsuena egunean bost otordu egitea dela esan digu. Azkenik, Iñaki Gonzalo biologo eta apiterapeutarekin erleek eskaintzen dizkiguten hiru produktuak azaldu dizkigu.

bideoaren irudia
Ertzak | Memoria hobitik berreskuratzen

2016-11-23

Memoria historikoaren berreskurapenean lanean dabiltzan hainbat elkarterekin izan gara. Ainhoa Larrabe (Karraderan), Josu Ibargutxi (Goldatu) eta Koldo Plarekin (Txinparta), hain zuzen ere. Zeintzuk dira oraindik ere dauden hutsuneak? Zeintzuk erantzun gabeko galderak?

bideoaren irudia
Izaskun Landaida: "Matxismoa arazo estrukturala da eta guztiok egin behar diogu aurre"

2016-11-23

Gurean Gaur saioan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izan dugu. Azaroaren 25a da emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna. Datu gogor eta kezkagarriak mahai-gainean daude oraindik. Mugimendu feministak, legeek, erakundeek eta hainbatek lan egiten dute egoera gainditu eta berdintasunera heltzeko asmoz.