Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Zeliakiaren egia

2016-12-23

Gaixotasun zeliakoa edo zeliakia dutenek, glutenarekiko intolerantzia dute. Jakina da zereal hainbatek dutela glutena. Gaiari heltzeko Nafarroako zeliakoen elkartera jo dugu xehetasun gehiagoren bila. Era berean, gaixotasuna ulertzeko informazio gehiago eman digute Juan del Arco farmazialariak eta Nerea Segura dietistak.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Autismoaren errealitatea

2016-12-22

Begietara begiratu ez, soinu arraroak, … Jarrera hori duten haurrek zerbait adierazten dute. Hori da guk kanpotik ikusten duguna. Ordea, horren atzean arrazoiak daude. Izan ere, haur horiek behar bereziak dituzte, eta heziketa berezitua eskaini behar zaie. Autismoaren gaia adituekin landu dugu.

bideoaren irudia
Josu Unanue: "Bizkaiko Aldundiak ez du ezer aldatzeko borondaterik"

2016-12-22

Gurean Gaur saioan, Josu Unanue EH Bilduko Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeramailea izan dugu. Bizkaiko Aldundiko aurrekontuak eztabaidatzen dabiltza eta beraien ikuspuntua eta aurkeztu dituzten 143 zuzenketa partzial izan ditugu hizketagai, besteak beste.

bideoaren irudia
Nafarkaria / Asteko albisteen bilduma

2016-12-22

Abenduaren 19ko asteko, Nafarroako albisteen errepasoa.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Osasunari begira, feminismotik

2016-12-21

Jendarteko gainontzeko arloetan gertatu izan den bezala, urteetan zehar, zientziak eta honen barruan osasunak berak ere, gizonen gorputzak baino ez ditu aztertu, emakumeen sintomei arreta txikiena jarri gabe. Beste batzuetan gehiegizko medikalizazioa izan da nagusi. Programa berezia eskaini diogu gaiari adituen iritziarekin.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Botika eraginkorrak arriskuan

2016-12-20

Antibiotiko edo botika jakin batzuekiko erresistentziak asko handitu dira azken hamarkadan.  Horri buruz galdetu diogu Juan del Arco farmazilariari. Bestalde, azukrearen ingurukoak argitzen saiatu gara. Pozoina da? Garbiñe Etxaniz makrobiotikan adituak du erantzuna. Bukatzeko, Medicus Mundi elkartearen ibilbidea errepasatu dugu.