Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Heriotza duin baterako eskubidea

2016-12-19

Duintasunez hiltzeko eskubideaz hitz egiteko aukera izan dugu. Gaia tabua izan arren, jorratzeko beharra ikusi dugu, eta Iñaki Peña medikuarekin izan gara. Bestalde, Nerea Segura dietistak elikadura hautu ezberdinen inguruan hitz egin digu. Azkenik, hagineko mina kentzeko erremedioa ezagutu dugu.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Barruko eta kanpoko osasunaren oreka

2016-12-17

Gure burua barrutik zein kanpotik zaintzeko aholkuak jaso ditugu saioan. Horretarako bi gonbidatu berezirekin hitz egin dugu: Garbiñe Etxaniz makrobiotikan aditua eta Ana Gisasola yoga irakaslea. Azken txanpan, osasun arazoak gainditzeko pare bat erremedio ere ikasi ditugu.

bideoaren irudia
IDEMtitateak / Etxeko langileak, baldintzak eta zailtasunak

2016-12-16

Emakumeak nagusi diren zaintzaileen lanbide honetan, sakoneko eta egiturazko arazoa konpondu gabe dago. Horri buruz aritu gara Zaloa Ibeas LABeko emakumeen saileko buruarekin, Isabel Otxoa, Lan Harremanen Zuzenbideko irakasle eta Etxeko Langileen Elkarteko kidearekin eta Kristina Alfaro Gaztelango langilearekin.

bideoaren irudia
Aizank! / HatortxuRock 19

2016-12-16

Hamargarren atalean, Atarrabian egingo de HatortxuRock festibalaren 19. edizioa hartu dugu ardatz. Sarrera guztiak agortu baino lehen izan ginen antolatzaileekin, eta jaialdiak jasotzen duen mezua eta beste izan ditugu hizpide solasaldi berezian.

bideoaren irudia
Mikel Alvarez: "Beti eskatu dugu Zorrozan trenaren lurperatzea eta orain ere eskatuko dugu"

2016-12-15

Gurean Gaur saioan, Mikel Alvarez Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko eta Gobernu Zuzeneko zinegotzia izan dugu. 2017ko aurrekontuak, Ollerias auzoko istiluak eta Zorrozako ezbeharraz hitz egin dugu, besteak beste.

bideoaren irudia
Nafarkaria / Asteko albisteen bilduma

2016-12-15

Abenduaren 12ko asteko, Nafarroako albisteen errepasoa.