Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Organo emaileak behar dira

2016-11-30

Gure gorputzeko organoak berebiziko funtzioa dute gure organismoan. Baina zer gertatzen da baten batek huts egiten digunean? Zein transplante mota daude? Eta nor izan daiteke organo emailea? Juan Pedro Azkoaga Atehna elkarteko kidearekin izan gara. Bestalde, gurean horren ezagunak ez diren zerealetaz aritu gara: oloa, artatxikia eta artobeltza. Azkenik, Miren Basaras EHUko irakaslearekin txertoen inguruan hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Liher Gonzalez: "Garrantzitsua da enpresen saretzea transnazionalek ez irensteko"

2016-11-29

Gurean Gaur saioan, Liher Gonzalez Koop57 EH-ko kidea izan dugu. Finantza erakunde etiko eta solidarioak, bazkide-laguntzaile kanpaina abian jarri du. Funtzio nagusia ekonomia sozial eraldatzailea oinarri duten proiektuak finantzatzea dela azaldu digu.

bideoaren irudia
L. Uribe-Etxebarria: "ETAk armagabetzea eta espetxe politika gure instituzioen esku utzi behar du"

2016-11-28

Gurean Gaur saioan, Luke Uribe-Etxebarria EAJko legebiltzarkidea izan dugu. Iñigo Urkulluren bigarren agintaldia hasi berri, EAJk PSErekin erdietsitako akordioaz aritu gara. ETAren armagabetzeaz eta espetxe politikaz, Confebask-en eta euskal sindikatuen arteko balizko gerturatzeaz, eta beste aritu gara berarekin.

bideoaren irudia
Nafarkaria | Asteko albisteak

2016-11-24

Azaroaren 21eko asteko, Nafarroako albisteen errepasoa.

bideoaren irudia
Jubilatutako maisu-maistrak omendu ditu Bilboko Udalak

2016-11-24

Aurten ere Bilboko Udalak 2015-2016 ikasturtean jubilatutako maisu maistrak omendu ditu. Irakasleen lana aitortu eta goraipatzeko asmoz egindako ekitaldia izan da udaletxeko Arabiar gelan ospatutakoa.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez / Odola ezin da ekoiztu, eman behar da

2016-11-23

Oso garrantzitsua da odola ematea. Azken datuen arabera emaileen kopurua asko jaitsi da, eta ekoiztu ezin denez, beharrezkoa da ematea. ADONA elkarteko Erkuden Aranburu hematologoarekin izan gara. Bestalde, elikadura aholkuak eskaini dizkigu Nerea Segura dietistak. Osasuntsuena egunean bost otordu egitea dela esan digu. Azkenik, Iñaki Gonzalo biologo eta apiterapeutarekin erleek eskaintzen dizkiguten hiru produktuak azaldu dizkigu.