Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Udala

bideoa prestatzen
Indarkeria sistema denean

2018-10-04
Sistema judiazialean eta politika publikoetan indarkeria sexistaren aurrean hartzen diren neurriak analizatu dituzte Mila Amurrio, Alba Fatuarte, Naia Torrealdai eta Garbiñe Biurrunenek.
bideoa prestatzen
Hernaniko gobernantza alternatiboa ezagutu dute Europa hegoaldeko eta Latinoamerikako hainbat lagunek

2018-10-04

Europako hegoaldeko eta Lati¬noamerikako eragileen bisita izan dute Hernanin. Ekonomia herrikoi baterako alternatiben inguruko nazioarteko ikastaro batera etorri baitira Euskal Herrira, hainbat herrialdetako ordezkariak. REAS Euskadik, EHUko Parte Hartuz Ikerketa Taldeak eta Paz con Dignidad OMAL elkarteek di¬na-mizatutako ikastaroaren barnean kokatu da Hernaniko bisita, bertan abian dauden proiektuak ezagutzeko.

Hernaniko Udalean harrera egin diete, hasteko, eta udalgintzan abian dituzten programez azalpenak eman dizkiete. Luis Intxauspe alkatearen hitzetan, hori delako ekonomia eredu sozial eta eraldatzailea, herritarren beharrak asetzeko antolaketa eredua.

Hernaniko kasuan, ahalegina egiten ari dira udalaren gobernantza ereduan gizartearen beharrak modu integralean kontuan hartzeko eta partaidetza sustatzeko.

Nazioarteko ikastarora Uruguaitik etorritako Daniela Osoriori interesgarrai iruditu zaio gobernantza eredu horrekiko apustua. Uruguaiko Unibertsitateko irakaslea da bera. Erronka gisa ikusten ditu Hernaniko Udalak sustatutako partaidetza, baita instituzioen eta gizarte mugimenduen arteko harremana ere.

Udaletxeko harreraren ondoren, Iturola gunea bisitatzeko aukera izan dute nazioarteko ikastaroko partaideek. Intxauspe alkatearen hitzetan, ekonomia sozial eraldatzailerako formazioa eskaintzeko gunea da, baina baita elkarlanerako komunitatea ere.

Andoni Egia Tokiko Ga¬rapenerako teknikariaren arabera, berriz, Iturolan sustatzen diren proiektuek sortzen duten balioa eskualdeko ehun sozialera bideratzea gunearen funtzioa, besteak beste.Funtsean, gobernantzarako eta kudeaketarako eredu alternatiboak badaudela erakusteko baliatu du Hernaniko Udalak nazioarteko ordezkariek herrira egindako bisita.

bideoa prestatzen
Intsumisioaren aitorpena egin nahi du Iruñeko Udalak

2018-09-28
Intsumisioaren aitorpena egin nahi du Iruñeko Udalak, Nafarroan 80 eta 90eko hamarkadetan izandako protesta baketsu garrantzitsuenetako bat izateagatik eta desmilitarizatutako gizarte baten aldeko konpromisoagatik. Hori jasotzen duen adierazpena udal-taldeko lau alderdiek sinatu dute eta urriaren 4ko osoko bilkuran onartzea espero dute.
bideoa prestatzen
Miren Larrion: "Herritarrei entzun behar zaie, hor dago gakoa"

2018-09-21
Euskal politikagintzako figurarik ezagunetariko bat da Miren Larrion, oposizioko buru Gasteizko udaletxean eta EH Bilduko legebiltzarkidea. Berarekin batera, hainbat gai jorratu ditugu: Gorka Urtaranen agintaldiko balorazioa, aldaketa politikorako aukerak, ezkerrak Europan dituen zailtasunak, oroimen historikoa, elkarbizitza zein independentismoak Gasteizen dituen ezaugarriak.
bideoa prestatzen
San Fermin Txikin Rozalejo jauregian jarduerarik ez egiteko eskatzen duen adierazpena onartu du Iruñeko Udalak

2018-09-17
San Fermin Txikin Maravillas gaztetxean jarduerarik ez egiteko eskatzen duen adierazpena onartu du gaurkoan Iruñeko Udaleko Presidentetza batzordeak. UPNk aurkeztutako adierazpena da eta horren bidez Rozalejo jauregian, datorren asteburuan, edozein motatako jarduerak ekiditeko neurriak abian jar ditzan eskatu dio Udalari.
bideoa prestatzen
Iruñeko Udal taldeko ardurak alde batera utzi dituzte Aranzadiko kideek

2018-09-13
Iruñeko Udal batzordea uzten dutela iragarri dute gaurkoan Aranzadiko zinegotziek. Horrekin batera, auzo zinegotzi lanak eta Mugikortasun Batzordeko lehendakariordetza ere alde batera utziko dutela jakinarazi dute, pasa den uztailan haien zinegotzi ordezkaritzetan kargugabetu zituztenetik. Aranzadiko kideek adierazi dute, hemendik aurrera akordio programatikoa jarraituko dutela, baina haien hauteskunde programan oinarrituta.