Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Hauteskundeak

bideoaren irudia
Bea Ilardiarena eta Jone Goirizelaia izango dira Bizkaiko eta Bilboko EHBilduko zerrendaburuak

2018-06-22

Azken hilabetean Bizkaiko EHbilduk Barne hauteskundeak egin ditu  Bizkaiko foru hauteskundetarako  eta bilboko udalerako zerrendaburuak hautatzeko. Hautagaien artean  Bizkaitik Arantza Urkaregi eta Bea Ilardiarena zeuden eta Bilbotik Jone Goirizelaia eta Joana Macoartu.

Bilkideen gehingo baten botoei esker  Jone Gorizelaia eta Bea Ilardiarena izan dira hautatuak zerrendaburuak izateko.

Jone Goirizelaia prest agertu da Bilboko auzoko bizilagunak entzuteko beraien kezkak udalera eramateko. Oso bestelako Bizkaia bat marraztu nahi du Bea Ilardiarenak , proiektu ezkertiar, soberanista eta batez ere feminista aurrera eramanez.  Pertsonak erdigunean ipiniz.

bideoaren irudia
Ahal duguk udal hauteskunde primarioen emaitzak aurkeztu ditu

2018-06-21

Ahal dugu bere udal hauteskunde primarioen emaitzak aurkeztu ditu gaur goizean Bilboko egoitzan. Gazteleraz eskeinitako agerraldian 24 udaleko idazkari nagusi berrien izenak eman dit Yahcov Ruiz Ahal duguko antolakuntza idazkariak.

78pertsona aurkeztu dira 24 karguetarako eta bozkatzea deituta zeudenen %12,6ak hartu du par, hau da, 1479 pertsona.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Frantziako hauteskunde presidentzialen analisia

2017-04-26

Iñaki Soto (Gara), Martxelo Otamendi (Berria), Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa) eta Teresa Toda kazetariak Frantziako hauteskunde presidentzialen analisia egin dute.

bideoaren irudia
Hauteskunde emaitzen analisia Eguzki Urteagarekin

2016-09-26

Gurean Gaur saioan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak aztertu ditugu Eguzki Urteaga soziologoarekin. Irailaren 25eko partaidetza, alderdien datuak, legebiltzarraren osaera eta beste.

bideoaren irudia
Hauteskundeak | Gipuzkoako hautagaien debatea

2016-09-21

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, alderdien proposamenak mahai gainean jarri nahi izan ditugu. Horretarako, gurekin izan ditugu Luke Uribe-Etxebarria (EAJ), Pello Urizar (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE), Juana Bengoetxea (PP) eta Julen Bollain (Elkarrekin Podemos).

bideoaren irudia
Pili Zabala: "Jendeak erabakitzeko eskubidearen eredua berarena dela sentitu behar du"

2016-09-21

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen saioan, Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia elkarrizketatu dugu. Azpiegiturez, bakea eta bizikidetzaz, erabakitze eskubideaz, autogobernuaz, euskararen egoeraz eta ekonomiaz hitz egin dugu berarekin.