Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Herri mugimendua

bideoaren irudia
Udako Kalera Martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra bitartean, preso, deportatu eta iheslarien alde

2017-07-11

‘Kalera Kalera’ dinamikak antolatu du martxa, bi helbururekin; “Euskal errepresaliatu guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea eta jai giroaz gozatzea”. Gernikan (Bizkaia) emango diote hasiera, uztailaren 20an, eta Lakuntzan (Nafarroa) amaituko da, uztailaren 27an.

Antolatzaileen iritziz, presoen kaleratzeak “lehentasuna” du, eta azaldu dutenez, prest daude kaleratze horrek nolakoa izan behar duen adosteko. Hala ere, mobilizazioa ere “beharrezkoa” dela esan dute. Horren baitan kokatu dute Udako Kalera Martxa.

bideoaren irudia
Lekarozko Abeltegia eraikin okupatua hustarazi du Foruzaingoak

2017-06-21

Lekarozko Abeltegia eraikin okupatua hustarazi du Foruzaingoak. Ekainaren hasieran sartu ziren gazteak Nafarroako Gobernuaren eraikinean, etxebizitzen arazoari irtenbidea emateko asmoz.

bideoaren irudia
Herritarron Ituna aurkeztu du Gure Esku Dagok

2017-06-10
Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriak milaka lagun bildu ditu Bilbon. Ekimenaren ntolatzaileak pozik azaldu dira erantzunarekin eta auzia bide arrazionaletik jendarteratzen ari dela nabarmendu dute.
bideoaren irudia
Sakabanaketaren aurka: "0km" kanpaina aurkeztu du Sarek

2017-06-07

Ekainaren 17an Sarek mobilizazioa egingo du Donostian. Horrekin batera, "0km" ekinbidea aurkeztu dute.

bideoaren irudia
Gurean Gaur #M7Erabaki: "Iraultza demokratikoaren hasiera"

2017-05-07

62.000 lagunek hartu dute parte Gure Esku Dagok Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan deitutako 52 herri galdeketetan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko olatuak orain arteko hausporik handiena jaso du eta esparru sozial ezberdinetako pertsonek hartu dute parte. Hamaika Telebistak zuzeneko saioa eskaini du Beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean.

bideoaren irudia
Kataluniako Diada Zuzenean!

2016-09-07

Kataluniako DIADA oinarri duen Zuzeneko Esatea Libre bereziarekin hasiko dugu programazio berria.