Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Atxilotuak / presoak

bideoa prestatzen
Amaia Izko, euskal presoen asistentzian eta defentsan lanean

2018-10-22
Urriaren 28an, 21:00etan, euskal presoen defentsan urte asko daramatzan Amaia Izko abokatua izango dugu sukaldean. Urte guzti hauetan zehar bizi izandako esperientziaren inguruan arituko zaigu, Auzitegi Nazionalean lan egiteak dituen zailtasun eta oztopoak azalduz.
bideoa prestatzen
Espainiako aurrekontuak ardatz, Pablo Iglesias Oriol Junqueras-ekin bildu da Lledoners-eko espetxean

2018-10-19
Iglesias-en nahia, Kataluniako independentistek Espainiako aurrekontuak babestea da, baina ERC-k presoen auzia konponbidean jarri eta Espainiako gobernuak erreferendumari ateak irekitzea mahai gainean jarri ditu. ERC-k ezezkoari eutsi dio, Sanchezek edo Fiskaltzak presoekiko mugimenduak egin ezean. Saioa Baleztena lankidearen kronika Bartzelonatik.
bideoa prestatzen
700 egun daramatzate preso Altsasuko gazteek

2018-10-15
Bi urte bete dira Altsasuko auziari hasiera eman zion liskarra gertatu zenetik. 700 egun daramatzate preso Adur Ramírez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek; eta 128 egun, Aratz Urrizola, Iñaki Abad, Jon Ander Cob eta Julen Etxeberriak. Egoera salatzeko ekitaldi berezia egin zuten atzokoan Altsasun eta gazteak aske uzteko eskatu zuten beste behin.
bideoa prestatzen
Ez dago lege oinarririk euskal preso politikoen %95 lehenengo graduan mantentzeko.

2018-10-11
Euskal preso politikoen % 95 inguru oraindik 1go graduan sailkaturik eta horietatik 27 bakartze moduluetan modu iraunkorrean dauzkatela gogorazi du Etxerat elkarteak. Uztailatik , gradu aldaketa lortzeko preso politikoen egindako eskaerei, espetxe zaintzako epaitegiak 47 ezezko ebazpen egin ditu, eta 2 kasuetan soilik bigarren graduaren igarotzea onartu. Irailetik 70 eskaera erantzunaren zain daudela azpimarratu du Etxeratek.
bideoa prestatzen
Estrasburgoko ebazpena espetxe politika aldatzeko baliatzeko eskatu dio Sarek Espainiako Gobernuari

2018-10-10
Urriaren 23rako espero da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak espetxe zigorren kontaketari buruzko ebazpena jakinaraztea. Estatu batean preso egondako urte kopurua aintzat hartzearen aldeko ebazpena balitz, Frantzian preso egon direnei kontuan hartu beharko litzaizkiek urte horiek Espainiako espetxe zigorretarako. Santiago Arrospide euskal preso ohiaren helegite baten harira ebatziko du Estrasburgok, eta jurisprudentzia ezarriz gero, 50 bat euskal presori eragingo lieke. Sare Herritarraren arabera, gainera, horietako hamalau "automatikoki" geratuko lirateke libre. Sententziaren atarian, Espainiako Gobernuari eskaera egin dio Sarek: utz diezaiola salbuespenezko espetxe politikarekin presoen eta haien gertukoen sufrimendua luzatzeari eta balia dezala Estrasburgoko epaia espetxe politika aldatzeko. Horrez gain, urriaren 20rako Donostian antolatu duten manifestaziorako deia egin diete herritarrei, Espainiari eta Europari erakusteko giza eskubideen aldeko aterkipean hainbat pentsamoldetako herritarrek bat egiten dutela.
bideoa prestatzen
Gaur hasi da Boro kazetariaren aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean

2018-10-03
Gaur hasi da Boro Lahaineko kazetariaren aurkako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Agintaritzaren aurkako atentatua eta bi poliziari lesioak egotzita epaituko dute. Aurretik urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen zioten terrorismoaren gorazarrea leporatuta. Guztira, beraz, 7 urte eta erdiko espetxe zigorra jaso lezake kazetari lana egiteagatik.