Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Zoaz Kanariar Irletara Eroski Bidaiak-en eskutik!

2014-10-16

Hamaikakoa futbol saioan lehiaketa bat jarri dugu martxan. Athletic, Reala eta Eibar euskal taldeen emaitzak asmatuz gero, Kanariar Irletara bidaiatzeko aukera izango duzue. Parte hartzeko argibideak topatuko dituzue iragarkian!

bideoaren irudia
Euskararen presentzia lan munduan oraindik ur tanta bat da

2014-09-26

Nolakoa da euskararen presentzia lan munduan? Gaur egun zenbat enpresek dituzte hizkuntza planak. Euskararen normalizazio prozesuan enpresa mundua eta lan mundua euskaratzea erronka izango da datozen urteetan. Euskara plan batek Hizkuntza ohiturak aldatzea dakar eta ohitura oro aldatzea ez da batere erraza. Kanpoko faktoreez gain, enpresa bat euskalduntzeak barne aldaketa eskatzen du, eta, beraz, oso prozesu luzea da.

bideoaren irudia
Ertzak | Euskara lan munduan

2014-09-25

Lan esparrua euskalduntzeko bidea luzea bada azken urteetan egin dira aurrera pausuak. Nolakoa da euskararen presentzia lan munduan? Enpresarentzat euskara balio erantsia da? Hizkuntza integrazio eta kohesiorako garrantzitsua izan daite. Galderak erantzuteko prest bost honako adituak izango ditugu. Daniel Larrea Emunek kidea (Lan Mundua Euskalduntzeko Kooperatiba) Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Txarles Ranero Aek-ko Ahize programako arduraduna eta Olatz Olaso Euskara teknikaria.

bideoaren irudia
Unai Brea: "Argia eguna, gure komunitatearekin erronken inguruan hausnartzeko aukera izango da"

2014-09-25

Argia eguna ospatuko da larunbat honetan, irailak 27. Bi hamarkada ospatu gabe egon eta gero, Argia eguna bueltan da. Bere ibilbidearen errepasoa egin dugu eta euskal prentsaren gaur egungo osasun egoeraren argazkia egiten ere saiatu gara.

bideoaren irudia
Bai&by, euskara eta ingelesa erraz ikasteko sistema

2014-09-17

Edozein tokitatik eta nahi duzun momentuan, euskara nahiz ingelesa ikasteko online ikastaroak eta aurrez aurreko ikastaroak eskaintzen ditu Bai&By-k. Bilbo, Donostia, Getxo, Gasteiz, Iruñea eta Madrilen dituzte egoitzak.

bideoaren irudia
Hamaika Telebista Araba Euskaraz jaian izango da igandean

2014-06-13

Atzerako kontaketa hasi du Araba Euskaraz jaiak. Lapuebla de Labarcako ikastolak ingandean hartuko du jaia eta dagoeneko den dena prest du. ‘Mugan bizi, bizi’ lemapean egingo dute jaia eta Assa ikastolak antolatuko du. Hamaika Telebistako kazetariak bertan izango dira. Igandean saio berezia egingo dugu gabeko hamarretan hasita. Bertan egunean zehar jasotako iritziak, aldarrikapenak eta giroa ikusteko aukera izango duzue.

 

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ