Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Rober Gutierrez: "Ez dago orokortua euskara enpresetan txertatzearena"

2013-10-11

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Rober Gutierrez Bai Euskarari ziurtagiriaren elkarteko zuzendaria izan dugu. Euskarak enpresetan duen presentziak hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Euskararen transmisioa inoiz baino beharrezkoagoa dela ohartarazi dute euskaltegiek

2013-09-11

Euskararen transmisioa behar beharrezkoa dela gogorarazi dute euskaltegietako hainbat ordezkarik eta hezkuntza eragile ezberdinek. Gurasoak euskaltegietara hurbiltzeko deia egin dute batez ere, ume eta helduen artean transmisioa berma dadin.  Horretarako, Transmisioa gure esku dago kanpaina prestatu dute, gurasoak euskaraz ikastera animatzeko

bideoaren irudia
Gabriel Aresti euskaltegiak 35 urte Bilboko erdigunean euskara irakasten

2013-09-10

Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak 35 urte betetzen ditu, eta 2013-2014 ikasturteari begira ospakizunez eta ekitaldiz beteriko egitarau oparoa eta zabala prestatu dute ikasle eta lagun guztientzat. Gogora ekarri dituzte hasierak 1978an bere izena utzi zien idazle bilbotarra hil zen eta hiru urtera Bilboko erdigunean gabriel aresti euskaltegia sortu zen. Hasierako sailtasunak gaindituta 35 urtetan euskal herriko euskaltegi handiaena izatea lortu dute.
 

bideoaren irudia
Jean Haritxelar euskaltzainburu ohia zendu da

2013-09-02

Jean Haritxelar euskaltzainburu ohia zendu da. Haritxelar Euskaltzaindiko presidentea izan zen 16 urtez. Haritxelar idazle eta politikaria ere izan zan. Baigorriko, bere jaioterriko, alkatea izan zen bederatzi urtez. Haritxelarren aldeko hileta, asteazkenean hilaren 4an egingo dute Baigorrin arratsaldeko 16:00etan.

 

bideoaren irudia
Puntu eus lortzeko ospakizuna

2013-07-08

Puntu eus domeinua lortu da. Hori ospatzeko ekitaldia EHUko paraninfoan. Puntu eus fundazioko kideak. Martin Garitani, Iñigo Urkullu, Juan Jose Ibarretxe, Koldo tellitu, Juan Mari Torrealdai, Andres Urrutia, Iratxe Esnoala, Paul Bilbao.

bideoaren irudia
Berria egunkariko estilo liburua sarean da

2013-06-28

Estilo liburu digitala sareratu zuen atzo Berria egunkariak. Orain arte kazetariek erabilitako irizpideak eta gomendioak euskal hiztun guztientzat daude eskura. 2006an papereko estilo liburua aurkeztu zuten leku berean. Estilo liburu digitala gaur egunean dauden premiei egokituta dator.Estilo liburuaren bertite handiena  eguneroko behar izanetik abiatzen dela eta benetako arazoei konponbideak ematen saiatzen da adierazi zuen Irene Arrarats Berriako euskara arduradunak.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ