Skip to main content

Azken bideoak: Etorkinak

bideoaren irudia
Munduko arrozak, anistazuna eta bizikidetzaren jaialdia

2018-06-20

3600 pertsona baino gehiago batuko dira larunbatean Munduko Arrozen jaialdian. Anistazunean eta bizikidetzan oinarritzen den ospakizun honek, auzoko talde desberdiei esker musikaz, dantzaz eta aldarrikapenez beteko da San frantzisko auzoa.

Arroza mundu osoan sukaldatzen den jakia da, ta aitzaki horrekin San Frantzisko auzora bizitzera etorritako migrante guztiek beraien herrialdean egiten den moduan sukaldatuko dute arroza.

bideoaren irudia
Pobrezia eta gizarte bazterketa, Ertzak programan!

2016-04-12

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren gaiari sakon helduko diogu Ertzak saioan. Galdera ugariren inguruan ariko gara Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendariarekin eta Ana Sofi Telletxea Caritas-eko kidearekin. Gaur asteartea, apirilak 12, 21:30ean.

bideoaren irudia
Oiartzuarrek herrira etorri berriak direnei harrera egin diete

2015-11-26

Ez da erraza izaten bizileku bat utzi eta herri berri batera joatea. Ingurua eta bertako pertsonak ezezagunak izatearen ondorioz, zailtasun ugariri aurre egin behar izaten diete iritsi berriek. Hori ekidin eta integrazioa errazteko asmoz, Oiartzungo Udalak Harrera Plana jarri du abian. Hala ere, lehen bilera irekian azpimarratu dute herritarrek garatuko dutela ekimena. Udaleko kideekin, herritarrekin eta proiektuan parte hartzen ari diren Polonia eta Ekuadortik iritsitako bi kiderekin egon gara.

bideoaren irudia
Anaitze Agirre Larreta: “Aurreiritzi eta estereotipoak gainditu nahi ditugu”

2015-11-24

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, “Bizilagunak” ekimenaren inguruan hitz egin dugu Anaitze Agirre Larreta, SOS Arrazakeriako kidearekin. Antolatzen duten laugarren urtea da eta ekimenaren nondik norakoez eta aurtengo arrakastaz aritu zaigu hizketan.

bideoaren irudia
Xabier Aierdi: "Estatu-logika inposatu da EBn, bakoitzak bere patioa zaindu du, batasuna apurtuz"

2015-09-11

Migrazio krisia, errefuxiatuen krisia ala Europaren beraren izaeraren eta batasunaren krisia? Gurean Gaur elkarrizketa saioan, errefuxiatuek bizi duten egoeraz aritu gara, Europar Batasunak agertu duen jarreraren inguruan hausnartuz. Horretarako, Xabier Aierdi soziologoarekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Gorka Moreno: "Ostrukaren estrategia erabili du Europak azken 20-30 urteetan"

2015-04-30

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Gorka Moreno Ikuspegi Immigrazioaren Behatokiko zuzendaria izan dugu. Ehunka pertsona hil dira azken asteetan mediterraneo itsasoan. Lampedusako ezbeharrei begira jarri eta Europak egin dezakeenari buruz hitz egin dugu, besteak beste.