Skip to main content

Azken bideoak: Emakumea

bideoaren irudia
Emakumeen lanaren aitortza eta pentsio duinak eskatu ditu Emakumeen Mundu Martxak

2018-05-23

Emakumeen lana aitortzeko eta pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea egin du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak Eusko Jaularitzak Bilbon duen bulegoaren aurrean. Egungo sistemak bizitza duina ziurtatzen ez duela eta sistema aldatzeko deia egin dute. Martxoaren 8ko greba feministan parte hartu zutenei deia egiten die maiatzaren 26an ere kalera ateratzeko, pertsonak politiken erdigunean jartzeko eta bizitza duinaren alde egiteko.

bideoaren irudia
NAFARROA GAUR debatearen saio berezia Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako egunaren harira

2017-11-21

Aste honetan emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izanik, Nafarroa Gaur debatearen saio berezia osotu dugu. Nafarroako ordezkaritza politiko, sindikal eta eragile sozialetako emakumeekin bildu gara gaiaz hausnartzeko eta, bertzeak bertze,  azaroaren 25ean kalera atzerako hamaika arrazoi eman dituzte. 

bideoaren irudia
Alarde parekidea Irun

2017-07-03

Txalo artean jaso du Irungo alarde parekideko Inma Landa jeneralak bandera, Joxe Diez Irungo Udaleko EH Bilduko zinegotziaren eskutik. 10:30ak aldera eman diote hasiera, eta adierazi dutenez, 1.300 pertsona inguru izan dira babesa eskaintzen.

Instituzioetako hainbat ordezkari ere bertaratu dira alarde parekidera, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura Diputatua, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Manu Lezertua Arartekoa eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Iriartek adierazi duenez, bestalde, bertan izan behar ziren beste hainbat ordezkari ere: "Hemen egon beharko lukete Iñigo Urkullu lehendakaria, Irungo alkatea eta Gipuzkoako ahaldun nagusia".

Alarde tradizionalari dagokionez, goizean goiz hasi da, 7:45ak aldera. Bertan izan dira harrera egiten Irungo alkatea, Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun eta PPko kideak. 

 

bideoaren irudia
Donostiako erasoa salatu dute Mugimendu feministak eta hainbat herritarrek

2017-06-21

Larunbat goizaldean Donostiako Alde Zaharrean gertatutako erasoa salatu dute auzoko Mugimendu feministak eta hainbat herritarrek. Horrelako erasoen aurrean indarrak batu eta autodefentsa feministaz erantzuteko deia egin dute.

bideoaren irudia
Joka dezagun Plazan! ekimena Hernanin

2017-06-02

Ekainak 2 ostiralean, Joka dezagun plazan! ekimena egin zen Hernanin Kirola eta Berdintasun Sailek elkarlanean sustatuta. Ekimen honen helburua emakumeak kalean duen presentzia, oro har, eta emakume kirolariarena, bereziki, handitzea da.

bideoaren irudia
IDEMtitateak / Emakumea eta kartzela

2016-12-30

Kartzelan ematen diren harreman pertsonal zein sexualak, kanpoan dagoen bikoteari ezartzen zaizkion rolak, emakume presoen estigmatizazio bikoitza, guraso izatearena kartzelan, kartzelen arkitektura androzentrikoa eta beste izango dugu hizpide. Aipaturiko gaiez hitz egingo dugu Oihana Etxebarrieta, Edurne Bengoetxea eta Maria Ruiz emakumeekin.