Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Jaiak

bideoaren irudia
Barrakak ere paisaiaren parte dira Bilboko jaietan

2015-08-30

Barraketan izan gara, bertako giroa bertatik bertara bizitzeko. Urtero moduan, Etxebarria parkeko guneak arrakasta handia izan du. Familia eta seme-alabek ederki pasa dute bertan.

bideoaren irudia
Eraso sexistek ilundu dute Aste Nagusia

2015-08-30

Festak bukatu aurrez, kalera atera ginen Aste Nagusiari buruz jendeak duen iritzia ezagutzera. Balorazioa egiteko eskatu genien, eta gehienek eraso sexistak salatu dituzte.

bideoaren irudia
Buztan-gisatua Aste Nagusian indarberritzeko menua

2015-08-30

Aste Nagusiaren azken egunean nekea nagusi da aste osoko festaren ondorioz, baina horrek ere badu konponbidea: buztan-gisatua! Azken gastronomikoan izan gara eta gu geu ere indarberrituta atera gara Areatzatik.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusia | Abuztuak 30: Marijaia joan egin da

2015-08-30

Azken egunean, agur esateko ordua iritsi da. Bukatu da Bilboko Aste Nagusia. Hori bai, azken egunean ekintzarik ez da falta izan. Gastronomikoa etenik gabeko gunea izan da aste osoan, eta bertan izan gara. Horrekin batera, festen inguruan galdetu diegu herritarrei, besteak beste.

bideoaren irudia
Ahotik sartu eta ipurditik atera... zertaz ari gara?

2015-08-29

Kasilda Parkean Txikigunea jarri dute laugarren urtez. Neska-mutilek, tailer eta beraientzat bereziki prestatutako hainbat  jokoez gozatzeko aukera dute Bilboko txoko honetan.


 

bideoaren irudia
Zazkel taldeko mutilek dantza egiteko gonbitea luzatu digute

2015-08-29

Zazkel 2012an eratu zen euskaraz abestutako pop rockaren bestelako irudia eta ikuspegia eskaintzeko asmoz. 2014an, taldeak bere lehenengo maketa atera zuen eta, horrez geroztik, zuzenekoak eskaintzen eta lehen diskoa prestatzen dabiltza. Beraien musikak dantza egiteko gonbitea luzatzen du.