Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gazteria

bideoaren irudia
Ikastravelling-ekin ezin etxean gelditu!

2015-05-11

Bost gaztek abiatu duten proiektua da Ikastravelling. Ahalik eta bidai merkeenak antolatzen laguntzen dute, beti ere segurtasuna eta kalitatea bermatuz. Gainera, festak, garraioak edota ekintzak ere eskaintzen dituzte. Bertako bi kiderekin izan gara xehetasun guztiak ezagutzeko.

 

bideoaren irudia
June Calsor soul-jazz doinuen artean ezagutu dugu

2015-05-11

June Calsor musikari donostiarrak bere lehen kontzertua eskaini zuen aretoan hartu gaitu. Bertan, Calsorren hastapenak, arrakastaren sekretuak eta proiektuak ezagutzearekin batera, bere kantuez gozatzeko aukera izan dugu.

 

bideoaren irudia
Nola ikusten dute gazteek kirol mundua?

2015-05-11

Aizank! saioaren bigarren denboraldiko azken atalean, kirolaren inguruan hausnarketa egin dugu Urritxe institutuko gazteekin. Besteak beste, genero berdintasunaz, irainez edota eskola kirolean gurasoek izan ohi duten jarreraz aritu gara haiekin.

 

bideoaren irudia
Aizank! | Kirola eta June Calsor musikaria

2015-05-11

Aizank! saioaren bigarren denboraldiari amaiera emateko, kirol munduaz hausnarketa egin dugu Urritxe institutuko gazteekin. Bestalde, June Calsor pianojole eta abeslari donostiarrak bere arrakastaren sekretuak kontatu dizkigu eta hainbat kanta eskaini dizkigu. Gainera, aste honetan, Ikastravelling proiektua ezagutu dugu ere.

 

bideoaren irudia
Aizank! | Pribatutasuna eta Lain taldea

2015-05-04

Aizank! saioaren atal berri honetan gazteek sarean nabigatzeko dituzten ohiturez aritu gara Urritxe institutuko gazteekin. Sare sozialetan, esaterako, zaintzen al dute euren pribatutasuna? Bestalde, Lain taldeko Kristina eta Leire abeslariekin izan gara eta, besteak beste, 'Tximeletak' disko berria gertutik ezagutu dugu. Azkenik, astero bezala Amaia Vazquez sexologoaren aholkuak izan ditugu.

bideoaren irudia
Zer dira fantasia sexualak?

2015-05-04

Aizank! saioaren atal berri honetan, Amaia Vazquez sexologoak fantasia sexualez hitz egin digu. Zer dira? Zergatik izaten ditugu? Beharrezkoak al dira? Galdera hauei guztiei erantzun die.