Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gazteria

bideoaren irudia
Sexologia: sexu bidez transmititutako gaixotasunak

2015-04-13

Amaia Vazquez sexologoak sexu bidez transmititutako gaixotasunen berri eman digu Aizank! saioko sexologia atal berri honetan. Besteak beste HIESaz, gonorreaz edota bestelako gaixotasunek sor ditzaketen sintomez aritu gara berarekin. Hauen aurrean nola jokatu ere azaldu digu.

bideoaren irudia
Zein jarrera dute gazteek etorkinekiko?

2015-04-13

Aizank! saioaren atal berri honetan, immigrazioaz aritu gara Axular Lizeoko gazteekin. Jatorri ezberdinen arteko bizikidetza hori nola ikusten dute gazteek? Normaltasunez jokatzen al dute etorkinen aurrean? Eta zer gertatzen da gu garenean atzerriko herrialde batera goazenak? Honen guztiaren inguruan eztabaidatu dugu.

bideoaren irudia
Ane Bergara futbolaria gertutik ezagutu dugu

2015-04-13

Ane Bergara futbolariak azken urteak Realean egin baditu ere, ibilbide luzea du egina aurretik. Hain zuzen horren inguruan galdetu diogu Zubietan berarekin egin dugun hitzorduan. Bestalde, bere zaletasun eta proiektuen berri ere eman digu, emakumezko futbolak bizi duen egoeraz hausnarketa egitearekin batera.

bideoaren irudia
Sexologia: sexu harremanak eta plazerra

2015-03-30

Aizank! saioko sexologia atalaren 4. alean, sexu harremanez eta plazerraz aritu gara Amaia Vazquez sexologoarekin. Gizon eta emakumeek berdin prozesatzen al dute plazer hori? Idealizatuak al ditugu sexu harremanak?

bideoaren irudia
Gazteek euskaraz hitz egiten al dute?

2015-03-30

19. Korrika amaitu berritan azken egunotan pil-pilean egon den gaiari eutsi nahi izan diogu. Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxean egon gara hain zuzen. Bertako gazteekin euskararen erabilpenaren inguruan hausnarketa egin dugu eta euskararen etorkizuna nola ikusten duten galdetu diegu besteak beste.

bideoaren irudia
Pello Reparazekin izan gara Arbizuko bere estudioan

2015-03-30

Aizank! saioko atal berri honetan Nafarroan izan gara. Arbizun hain zuzen. Bertan, Pello Reparaz Vendetta taldeko tronboi-jole eta ahotsak estudio txiki bat du. Hau bisitatzearekin batera, Vendetta taldearen "13 balas" lan berriaren inguruan aritu gara hizketan eta bide batez, bere ibilbidearen errepasoa egin dugu. Gainera, bere zalentasun, kezka edota proiektuen berri ere eman digu.