Skip to main content

Azken bideoak: Sindikatuak

bideoa prestatzen
Behin-behineko irakasleen prekarietatea salatu dute sindikatuek

2018-09-18

Joan den astean N-121A errepidean istripuz hildako irakaslearen heriotza salatu dute sindikatuek, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean. Ostegunean gertatu zen ezbeharra, Ataungo 26 urteko emakume bat hil zen auto istripuz, Beran, lanera zihoala.

Itxuraz, zeraman autoaren kontrola galdu zuen eta kontrako norabidean zihoan furgoneta bat jo zuen. Gaztea aldi baterako irakasle ari zen Donezteben, eta haren heriotzaren harira, behin-behinekotasuna prekaritatea dela eta prekarietateak hil egiten duela salatu dute sindikatuetako ordezkariek Iruñeko elkarretaratzean.

Edonola ere, irakaskuntzako sektoretik harago, azken asteetan izandako lan heriotzak ere salatu dituzte. Egoera aldatzeko prebentzio neurriak hartzea ezinbestekoa dela nabarmendu dute. Baita lan istripuen atzean dagoena prekarietatea dela salatu ere. Hargatik, erakunde publikoek ezin dutela beste alde batera begiratu iruditzen zaie.

Urtea hasi zenetik, 40 langile baino gehiago hil dira, sindikatuen datuen arabera, horietako hamabost, abuztuan eta irailean.

bideoa prestatzen
Iruzur bat da Volkswagenen aldi baterako lan erregulazio espedientea CGT-LKN sindikatuaren arabera

2018-09-10
Nafarroako Volkswagenen zuzendaritzak abian jarritako aldi baterako lan erregulazioaren espedientea iruzur bat dela deritzo CGT Lanaren Federakunde Nagusia sindikatuak. Salatu dutenez, enpresak ez ditu baliabide tekniko eta ekonomikoak jarri erregulazio espedientea ekiditeko. Hortaz, Volkswagenen fabrikak bizi duen egoeraren erantzukizun osoa zuzendaritzak daukala salatu du sindikatuak eta gaineratu du horri aurre egiteko baliabideak badituela.
bideoa prestatzen
Lan baldintza desegokiak eta prebentziorik eza, lan istripuen abuztu beltzaren eragile

2018-09-05
Abuztua hilabete beltza izan da lan istripuek eragindako heriotzei dagokienez, hamar izan dira guztira. Duela astebete, Gasteizen hil ziren beste bi langile. Datuen atzean dagoen errealitateaz sindikatuetako ordezkarien iritzia jaso nahi izan dugu Hamaika Telebistan. ELA sindikatuko Peio Igeregiren hitzetan, lan baldintza desegokiei eta segurtasun murritzei erreparatu behar zaie. LABeko Ibon Zubielak, berriz, enpresek ezarri beharreko prebentzio neurrien gabezia salatu du.
bideoa prestatzen
Arau demokratikoak ez errespetatzea leporatu dio ELAk Eusko Jaurlaritzari

2018-09-04
Eusko Jaurlaritzaren elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko proposamena kritikatu du ELA sindikatuak. Jeltzaleei sindikalismo aldarrikatzaile eta abertzalea deuseztea leporatu die Adolfo Muñoz idazkari nagusiak. Eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri iraultza kontserbadorearen buru izatea egotzi dio.
bideoaren irudia
LAB sindikatua Bizkaiko Metalgintzaren Hitzarmen Kolektiboaren negoziazio eten du

2018-07-03

LAB sindikatua Bizkaiko Metalgintzaren Hitzarmen Kolektiboaren negoziazio mahaiatik altxatu da. Patronalaren jarrera itxiak eta negoziatzeko erakutsi duen prestutasun ezak behartu du sindikatua negoziaketa etetera. Aurrerantzean langileenganako hurbiltasuna erakutsiko dutela eta haiekin indarrak batzeko asmoak dituztela agertu dute El Campillon egindako agerraldian.

bideoaren irudia
Txiki Muñoz: "Angel Toñaren izendapenak ez du ezer aldatzen, ez da pertsona kontua"

2015-03-12

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Adolfo "Txiki" Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusia izan dugu. Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu berriaren izendapenaren inguruan galdetu diogu. ELA eta Jaurlaritzaren arteko harremana hobetzeko aukera eman dezake?