Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Grebak

bideoaren irudia
Greba eguna izan dute Lanbiden 200 langileren kaleratzeak salatzeko

2014-02-17

200 langileren kaleratzeak salatzeko Bilboko kaleak hartu dituzte lanbideko langileek. Salatu dutenez  Euskal Enplegu Zerbitzuak 200 bitarteko langile kaleratzeko asmoa du geroago horietako 150 inguru aldi baterako programen bitartez ordezkatzeko. Otsaileren 6ko Arloko Mahai bileran eman zuen horren berri Administrazioak. Dokumentu horren bidez  Administrazio publikoan eman behar diren konkurentzia eta aukera berdintasun, publizitate, meritu eta gaitasun baldintzak saihestu nahi dituela salatu dute sindikatuek. Hau dela eta, proposatutako lanpostuen zerrenda bertan behera uzeteko greba burutu dute.

 

bideoaren irudia
Eskola garraioko begiraleak: "Eskatzen duguna minimoa da"

2014-01-28

Eskola garraioko begiraleek greba mugagabea hasi zuten atzo ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 287 ikastetxe publikotan du eragina grebak. Langile hauek adierazi duten bezala eskatzen dutena ez da munduko beste ezer. Jantokietako langileek, 2011n sinatu zuten lan hitzarmenaren antzeko akordioa eskatzen dute bai eta lan hitzarmena gotortzea Espainiako lan erreformaren aurrean. Maite Agirrek lehen pertsonan kontatu digu sektoreko langileek dituzten arazo eta eskaerak.
 

bideoaren irudia
Incoesako langileek bilera eskatu diote Arantza Tapiari

2013-12-11

Incoesako langileek 198. greba eguna dute gaurkoan. Hilabete luze hauetan ugariak izan dira langileek burutu dituzten mobilizazioak eta protestak. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Batzar Nagusien eta beste hainbat erakunde publikoen ateak jo dituzte, afera honetan inplikatu eta dagozkien erantzunkizunak euren gain har ditzaten eskatzeko. Gaur, Eusko Jaurlaritzari zuzendu dioten mezuan, Arantza Tapia Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburuari Euko Jaurlaritzak emandako diru laguntzen nondik norakoak argitzeko eskatu diote.