Skip to main content

Azken bideoak: Banka

bideoaren irudia
Iñigo Bullain: "Greziaren zorraren kitapenak ere ez zuen arazoa konponduko"

2015-01-28

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Iñigo Bullain EHUko zuzenbide europar konstituzio irakaslea izan dugu. Greziak bizi duen eszenatoki berria izan dugu aztergai. Syrizak hauteskundeak irabazi ondoren, askotariko erreakzioak eman dira.  Zorra negoziatu nahi du gobernu berriak, baina, zorraren kitapena litzateke irtenbidea?

bideoaren irudia
Adrian Zelaia: "Aurrezki kutxak kreditu kooperatiba bihurtu beharko lirateke"

2014-10-24

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Adrian Zelaia EKAI Center -eko lehendakaria izan dugu. Besteak beste, Kutxabank aferari heldu diogu. Izan ere, legea tarteko bada ere, bere ustez, badira kudeaketarako alternatiba ezberdinak.

bideoaren irudia
EH Bilduk Kutxabanken erantzukizuna bere gain ez duela hartuko uste du Egibarrek

2014-06-13

Joseba Egibar jeltzalearen ustez, EH Bilduk ez du Kutxabanken erantzunkizuna bere gain hartuko. Hori egin behar denean, aitzakiak erabili ohi dituztela argudiatuta baieztatu du hori. EH Bilduk ordea, gezurretan ibili izana leporatu dio EAJri.

 

 

bideoaren irudia
Kutxabankek 108 milioi irabazi zituen iaz, 2012an baino %28 gehiago

2014-02-27

Kutxabankek 108,3 milioi euro garbi irabazi zituen 2013. urtean. Aurreko urtearekin alderatuz, mozkinak %28 handitu ditu. Iazko emaitzak onartu ditu gaur BBK-k, Kutxak eta Vitalek osatzen duten bankuko administrazio kontseiluak eta ondoren aurkeztu ditu Mario Fernandez presidenteak.

bideoaren irudia
EAJk kutxak banku fundazio bilakatzea salatu du EH Bilduk

2014-01-27

Bizkaiko Foru Aldundiak zerga araudiaren moldaketa aurkeztuko du asteazkenean, batzar nagusiek Gernikan egingo duten osoko bilkuran. Bizkaiko EH Bilduk gogor salatu du Bizkaiko aldundiak erabili izan duen prozedura kutxen legean. Dekretu bidez egingo du eta helburua zerga sisteman banku fundazioen figura txertatzea dela adierazi du koalizioak. Banku fundazioen legeak ondorio larriak izango dituela gaineratu du.