Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Artea

bideoaren irudia
Gau Zuriak Bilboko gauei bizia emango die

2018-05-31

Gau Zuria jaialdiak Bilboko gauak animatuko ditu. Aurten bi gauez ospatuko da, ekainaren 15 eta 16an. Egunotan, Bilboko hiribilduaren 718.urteurrena ospatuko da, eta Euskaltzaindiak eta Indautxuko eskolei omenaldi berezia egingo zaie, biek 100 urte betetzen baitituzte. Antzerkia, musika, argi jokoak eta beste hainbat ekitaldik Bilboko gauak dinamizatuko dituzte.

bideoaren irudia
Fantrobia saria eman diote Paul Urkijori

2018-05-10

Fantrobi saria eman diote Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarrari. Errementari, bere azken filma, eta fantasiazko generoan izandako ibilbide oparoarengatik eman diote saria, FANT Bilboko zinemaldi fantastikoaren 24. edizioan.

bideoaren irudia
Zumetatarren txoko "ezkutua"

2017-06-27

Uxoa Zumetak, Jose Luis Zumeta aitak eta berak Usurbilen duten estudioko ateak ireki dizkigu. Euren lantokia, sormen prozesua eta lan bukatuak ikusi ahal izan ditugu bertan.

bideoaren irudia
'Erredakzioa', kazetaritza, artea eta inprenta

2017-05-26

La Taller Bilboko arte galeria eta tailerraren hedapena da "Erredakzioa" egitasmoa. Kazetaritza, artea eta inprenta uztartuz, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako aldizkari ilustratuen antzeko lana sortu nahi dute. Tania Arriaga, egitasmoaren zuzendariak kontatu digunez, ekainaren amaieran argitaratuko dute lehen alea, Mirentxu Purroy kazetariaren eta Higi Vandis ilustratzailearen lanekin.

bideoaren irudia
Javier Valverderen paisaiak

2017-05-19

Iruñeko Ziudadelan izan gara, Javier Valverde artista donostiarraren erakusketan. Hiru hamarkadatik gorako ibilbidea biltzen duten piezak egongo dira bertan ikusgai. Euskal Herriko paisai mota ezberdinak margotu ditu horietan.

bideoaren irudia
Local.Art.Pareta, artea egunerokotasunean

2017-05-05

Local.Art.Pareta Gipuzkoan zehar egingo den urteroko erakusketa zirkuitua da, gaur egungo sortzaileak kaleratzeko. Herri mapa honetako gune bakoitza eta hauen paretak erakusketa txikiak izango dira. 21 artista eta 21 gune izango dira protagonista.