Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
‘Musikariak ikastetxeetan’, musikaren bidez euskararekiko identifikazioa sustatzeko Nafarroako Gobernuko egitasmo berria

2018-09-21
‘Musikariak ikastetxeetan’ egitasmoa abian jarri du Nafarroako Gobernuak. Proiektu berritzailea da eta musikaren bidez euskal kulturarekiko atxikimendua sustatzeko helburua dauka. Ikasleek aukera izango dute musikariak gertutik ezagutzeko, kantak nola idazten dituzten ikasteko eta, bide batez, zuzeneko musikaz gozatzeko. Egitasmoan parte hartuko duten musikarien artean daude, besteak beste, Eñaut Elorrieta, Gorka Urbizu, Iker Lauroba, Maria Rivero eta Zuriñe Hidalgo.
bideoa prestatzen
Soul erritmoak Iruñea hartuko du Beltza Weekend jaialdiaren eskutik

2018-09-18
Bigarren urtez Beltza Weekend jaialdiak soul eta rhythm&blues erritmoak ekarriko ditu Iruñera urriaren 4, 5 eta 6an. Jaialdiak kultura zabaldu eta gerturatzearekin batera, publiko berriak sortzen ditu eta Iruñea mapa musikalean gutxinaka kokatzen laguntzen du. Aurten, besteak beste, King Salami & The Cumberland Three, The Lucilles, Sister Cookie eta The beat from Palookaville taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.
bideoa prestatzen
Asteburuan Donostia Festibala ospatuko da Donostiako Hipodromoan, musika urbanoa ardatz

2018-09-14
Urbanoen artean urbanoena. Irailaren 14 eta 15ean Donostiako Hipodromoan Donostia festibala ospatuko da. Kalean bizirik dagoen musika izango da nagusi, rap, Hip Hop, trap eta euskal bandak nagusi direla. Berri txarrak edo Kase o bezalako entzute handiko artistekin batera, momentuan olatuaren goikaldean dauden zurriolako hondartza surfeatuko duten beste talde batzuk izango dira: Naty peluso, C Tangana, El niño de elche, The young wait, Pet Fennec, Pussy Riot, Riot propaganda, La Moda eta Señor No, beste batzuen artean.
bideoa prestatzen
Getxo Folken 34. edizioa irailaren 13tik 16ra bitartean luzatuko da

2018-09-13
Kontzertu guztiak Areetako geltokiko plazan izango dira, baina Ibaiondo kalean eta Erromoko Santa Eugenia plazan ere bestelako jarduerak izango dira, gobernuz kanpoko erakundeen salmenta postuak eta munduko terraza, hurrenez hurren.
bideoa prestatzen
Musika eta zinema uztartuko ditu Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren 4. edizioak

2018-09-06
Bere 4. edizioa ospatuko du Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiak datorren irailaren 21ean hasita eta 29ra bitartean. Egun horietan zehar, 13 zinema eta musika estreinaldiez gozatzeko aukera izanen da, jaialdirako esklusiboki sortu dituztenak. Jaialdiak musika sortzaile eta publikoaren arteko topagune izan nahi du, Nafarroako musikarien lanak zabaltzan laguntzearekin batera.
bideoaren irudia
Bette Smith, Coco Montoya, The Excitements eta The Blues Morning Singers Getxo&Blues Jaialdian

2018-07-16

Getxo&Blues uztailaren 19tik 22ra luzatuko da eta, ohiko denez, Biotz Alai plazan eskeiniko dira kontzertu nagusiak. Horiez gain, The Piper´s Iris Pub tabernan eta Getxoko Kirol Portuan doaneko emanaldiak izango dira eta Granujas a todo ritmo street band-ek kalejira eskiniko du hilaren 21an Algortako geltokitik abiatuta.