Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren egitaraua aurkeztu dute

2014-06-27

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren aurkezpena burutu dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Jaialdia uztailaren 23tik 27ra izango da, eta bertan 107 emanaldi izango dira, hauetatik 73 doan. Bestalde, Donostiako Jazzaldia Saria Toshiko Akiyoshi pianista eta orkestra zuzendariari emango diotela azaldu dute.

bideoaren irudia
Etxeko grabazio gordina eta estudioko soinua dakarte Belako taldearen lan berriek

2014-06-17

Belako talde mungiarra Donostian izan da bere lan berriak aurkezten. Bi EP-rekin datoz oraingoan. Batetik, 'AAAA!!!!' lanak taldearen aurpegirik gordinena eskaintzen du. Etxean bertan grabatu dute. Bestetik, 'Bele beltzak baino ez' deiturikoa, estudiotik atera dute. Lan hauek kaleratzeko Belako Records sortu dute, autogestioaren aldeko apustua egin eta euren kantekin eurek nahi dutena egiteko. Hasi dute dagoeneko kontzertu bira eta gogotsu azaldu dira eszenatoki handi zein txikietan lotuta dituzten emanaldietan jotzeko.

bideoaren irudia
"X Urte, Hamaika Lagun" ikuskizunarekin ospatuko dute Bilboko Udal Txistulari bandaren urteurrena

2014-06-13

Bilboko Udal Txistulari banda ospakizun giroan murgilduta dago. Aurten, 10 urte beteko dira oraingo txistulari-taldea sortu zela, eta publikoarekin batera ospatu nahi dute, ekainaren 28an, larunbata, iluntzeko 8etatik aurrera, Euskalduna Jauregiko Auditorioan eskainiko duten kontzertu gogoangarri batez. "X Urte, Hamaika Lagun" izeneko ikuskizunean Bilboko Bandako Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Asier Garcia eta Sabin Bikandi txistulariek zirraratzeko moduko ikuskizuna eskainiko dute hainbat musikari eta artista ezagunekin batera.

bideoaren irudia
Greatest Hits jaiak bere egingo du Plateruena

2014-05-21

Argi dago gure bizitzak, Hollywoodeko pelikula bat izango bazan bezala, berezko soinu banda duela. Gure bizitzaren zenbait momentuk zenbait egoerek eta zenbait lekuk berezko  musika dute. Hoiek guztiak gogoratu nahi badituzue Durangoko Plateruena Kafe Antzokian gauzatuko den Greatest Hits gauean aukera bikaina izango duzue.

bideoaren irudia
Donostiako Elkar estudioak ateak zabalduko ditu maiatzaren 12tik 16ra

2014-05-08

Donostiako Elkar estudioa eszenatoki bilakatuko da maiatzaren 12tik 16ra bitarte. Elkarrek eta Hamaika Telebistak Elkar Estudioa Sesioak ekimena sortu dute. Proiektuaren lehen fasean, bost taldek hartuko dute parte: Izaki Gardenak, Ezinean, Sei Urte, Odolaren Mintzoa eta Kea taldeek egingo dituzte zuzeneko grabaketak. Hamaika Telebistak grabatu eta emitituko ditu emanaldiak. Parte hartu ekimenean!

bideoaren irudia
Komunikazioa gauzatzeko bitartekoa sortu du Enkore taldeak

2014-04-25

Bilboko Errekalde auzoko Enkore talde gazteak Kanala bigarren diskoa plazaratu du Oihuka diskoetxearekin. Laukoteak bere lan berria baliatu nahi du komunikazioa gauzatzeko bitarteko bezala. Jendearengana iristeko. Beraien abestiak transmititzeko. Hardcore musikaren bi ezaugarri nahasten dituzte: indarra eta melodia. Nahasketa hori zuzenean ikusi nahi duenak, bandaren web atarian topatuko ditu hurrengo emanaldien datak: www.enkore.eu