Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
Etorkizun Beltza taldearen emanaldia, Elkar Estudioa Sesioak programan!

2014-11-17

Azaroaren 21ean, Etorkizun Beltza taldearen zuzeneko emanaldi berezia izango dugu Elkar Estudioa Sesioak programan. Arratzuko heavy metal bandak bere maketako zein grabatzen ari diren lehen diskoko abestiak joko ditu.

bideoaren irudia
Siroka taldeak sei maluta iragarri ditu

2014-11-13

Neguko lehen elurteetan bezala, egun eguzkitsuetan noizbehinka erortzen diren malutak bezala, eroriko dira hemendik aurrera Sirokaren kantu berriak. "Malutak" izeneko proiektua jarri du abian Bizkaiko taldeak eta diskoaren eskematik kanpo kokatzea erabaki du. Horregatik sei kantu berri banaka-banaka argitaratzen joango dela iragarri dute. Baina maultak ez dira bakarrik etorriko, single bakoitza bideoklip berri batetaz jantzita etorriko da, bideosortzaile anitzen ikuspuntua eta estiloa islatuz. "Azala" du izena lehen malutak.

bideoaren irudia
Kasernarat taldearen emanaldia, Elkar Estudioa Sesioak programan!

2014-11-12

Azaroaren 14ean, Kasernarat bandaren zuzeneko emanaldi berezia izango dugu Elkar Estudioa Sesioak programan. Irun eta Orereta bitarteko hirukoak bere folkabilly berezia eskainiko du.

bideoaren irudia
Bilboko Udal Txistulari Bandak "Plazan" dantzatzera gonbidatu gaitu

2014-11-06

Bilboko Txistularien banda munduko danbolinteroen elkarte profesional bakarrenetakoa da, Erdi Aroan musika-jole eta juglareen udal taldeak izan zirenaren lekuko bizia. Kontzertuak eskaintzeaz gain Bilbokoak diskoak ere kaleratu ditu. Azkena Plazan izeneko lana.
 

bideoaren irudia
Banden Lehia euskal musika taldeen lehiaketaren 6. edizioa martxan da

2014-11-05

Banden Lehia, euskal musika talde berriak bultzatzea helburu duen lehiaketa martxan da berriz ere. 6. edizioa da hau eta finala azaroaren 28an ospatuko da Bilborocken, 20:00etatik aurrera.

bideoaren irudia
Aguxtin Alkhat eta bandaren emanaldia, Elkar Estudioa Sesioak programan!

2014-11-04

Azaroaren 7an, Aguxtin Alkhat eta bandaren zuzeneko emanaldi berezia izango dugu Elkar Estudioa Sesioak programan. Bigarren denboraldiko bigarren kontzertua izango da. Ipar Euskal Herriko musikariak bere pop/folk rock doinuak eskainiko ditu.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes