Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
MusikaZuzenean TB #35: Inun eta Skasti

2018-05-03
Kresal usaia izango du aste honetako Musikazuzenean TB saioak!
Lehenik Inun musikariarekin egin dugu hitzordua Bilboko Itsas Museoan. "Aingurak" diskoa kaleratu berri du musikari zornotzarrak eta kate, sare eta bapore artean solasatu gara berarekin.
Haizea lagun itsasontzia hartu eta Zarautz herrira egin dugu bidai. Malekoiean Skasti taldeko lau kideekin egin dugu zita, "Ye" disko berriaren ingurukoak jakiteko.
bideoaren irudia
MusikaZuzenean TB #34: EZIN ETA taldea eta Unai Bergara

2018-04-26

EZIN ETA musika talde Lapurtarra izango da Musikazuzenean TB saioko aste honetako lehen talde protagonista. Donibane Ziburuko gaztetxean egin dugu hitzordua "Itzaletik" diskoa ezagutzeko!

Unai Bergara disenadore eta musikaria gertutik ezagutzeko aukera izango dugu gure bigarren erreportajean. Besteak beste musika afitxak, disko azalak edoeta kamixetak diseinatu izan ditu.

bideoaren irudia
MusikaZuzenean TB #32: Zazkel eta Deus Ez

2018-04-12

Bi izanen dira aste honetako Musika zuzenean telebistako edukiak nagusiak

Erritmo dantzagarriekin hasiko dugu saioa eta horretarako Zazkel taldearekin bildu gara Arrasateko gaztetxean.Bilboko taldeak "ez Entzun" izeneko diskoa kaleratu du, gustura eta gogoz entzun dugun disko ederra.

Errepidea hartu eta Deus Ez taldearen entsegu lokalera abiatu gara argitaratu duten lehen disko luzea ezagutzeko. Eibar herriko hirukoaren rockaz gozatuko dugu bigarren erreportajean.
 

bideoaren irudia
MusikaZuzenean TB #31: Morau eta Kooltur Ekintza

2018-04-05

Morau musikaria izango da gure lehen erreportajeko protagonista nagusia!
"Egunsentiak alperrentzat" diskoa kaleratu berri du musikari hernaniarrak,eta aitzaki honekin mendi buelta eman dugu gitarra eskuan.

Bigarren erreportajea egiteko Arrasaten izan gara, bertako gaztetxean antolatzen d en Kooltur OSteguneak musika zikloa ezagutzeko.Hasier eta Jagorekin bildu gara Kootur ekintza taldearen nundik norakoak jakiteko.

bideoaren irudia
MusikaZuzenean TB #29 : Keu, Mierda de Bizkaia eta Big Txiki (Gorpuzkingz)

2018-03-15

Keu Agirretxea izango da gure lehen protagonista, kaleratu duen "Improphono" disko berria aitzaki.
Ondarrun batu gara berarekin gitarra hutsez egindako diskoaren berri izateko.

Hitz Bitan atalera Gorpuzkingz taldeko Big Txiki gonbidatu dugu, kaputxaren azpian dagoen lagun ezkutuaren musika zaletasunak ezagutzeko

Azkenik, Andoni Fernandez Azkaraiekin egon gara Bilbon, "Mierda de Bizkaia" y sus grupos punks maketeros" liburuaren egilearekin.

bideoaren irudia
Estitxu euskal artista handiaren heriotzaren , 25. urteurrena dela eta, "Estitxu gogoan" kontzertuaren aurkezpena

2018-03-07

Loraldia jaialdiaren 4. edizioaren egitarauaren baitan dagoen, " estitxu gogoan" kontzertua aurkeztu digute, Robles-Arangiz familiak.

Robles-Arangiz famialren 3 belaunaldik, Niko Etxartek, Gontzal Mendibilek eta Jose Mari Iriondok izango dute ikuskizuna agertokian azaltzeko ardura, martxoaren 17an, 20:00, BBK aretoan.