Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
Barrenak hustuz sortutako musika

2017-05-12

Hamabi urte zituenean hasi zen abestiak sortzen Iratxe Mugire barakaldarra. Orain disko batean gorpuztu ditu bere sorkuntzak, "La piel transparente" izenpean. Pedro de la Osa gitarra jotzailea izan du lagun prozesu honetan. Bidaia luzea izan den arren, pozik agertu da musikaria, zuzeneko emanaldietan bere lana defendatuz gozatzen ari dela dio.

bideoaren irudia
Maider Zabalegi bueltan da lan berriarekin

2017-04-28

Nork ez ditu gogoratzen Alaitz eta Maider? Urteak pasa dira bikote horrek Euskal Herriko plazak dantzan jarri zituenetik. Orain Maiderrek bakarkako lana atera du, 'Zuei' izenekoa. Gogotsu bueltatu da tauletara oiartzuarra, atzean esperientziadun musikari taldea duelarik.

bideoaren irudia
Yogurinha Borova bueltan da, maitasunez beterik

2017-03-24

Kamaleonikoa da, eroa, harrigarria... Yogurinha Borova etorri zaigu bisitan asteon ArteKalen. 'Poliamor' disko berria aurkeztu digu eta bere ibilbideaz, abesti berriez eta beste hainbat kontutaz aritu gara solasean berarekin barre artean.

bideoaren irudia
Badator laugarren Lekuek

2017-03-10

"Musika zaletasunetik" abiatuta, jada Lekuek jaialdiaren laugarren edizioa da aurtengoa. Kontzertuak, tailerrak, erakusketak, zine kluba... Gernikako txoko guztiak hartuko ditu Lekuek jaialdiak martxoaren 11tik 19ra.

bideoaren irudia
Sortzaile hasiberriei bultzada

2017-03-10

Artista hasiberriei kultur esparruan tartea egiteko helburuarekin Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 aurkeztu dute Donostian. Urte osoan zehar 42 saio antolatuko dira Gipuzkoako hainbat herritan.

bideoaren irudia
'Kintsukoroi', Maria Riveroren arrakalak agerian

2017-03-03
Musikaren munduan urteak daramatzan arren, 'Kintsukoroi' da Maria Riveroren bakarkako lehen lana. Proiektu "bizia" eta "pertsonala" dela azaldu digu musikariak, eta jada sarean entzungai daude bere sorkuntzetako batzuk.